Teknologia albisteak

Egunkariaren webgunea ere prezintatua

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-02-20 : 09:02

Paper formatuko Egunkariari gertatutakoaz hitz egiten da, baina Egunkariaren barruan dauden webgune guztiak ere ez dabiltza. Kontseilukoa, euskalerria.org, Egunkaria berarena... Ezin da ez bata eta ez bestea ikusi.

Plazaguneak egindakoak dira aipatutako webguneok eta bertakoa den Fermin Lazkano ere atxilotua izan da. Guardia Zibilak bizkor jokatu du nonbait eta egunkari birtualaz ez da ahaztu.

Ezin dira bisitatu gainontzeko webguneak ere. Egunkaria ez ikustea da bat (grabe inondik bada) eta tartean sartu dituzte, baita ere, kontseilua eta euskalerria.org-ren guneak, esaterako. Beldurgarria Euskal Herrian gertatzen ari dena. Salatzekoa ere bai, noski.

Gaur bertan, banner bat jarri dugu guk ere sustatu.com albistegi honetan. Gonbidapena egiten diegu euskaraz funtzionatzen duten gainontzeko webguneei ere gauza bera egin dezaten: DENOK GARA EGUNKARIA.

Esan beharrik ere ez dago, gure elkartasuna adierazi nahi diegula atxilotuei eta beren senideei eta Euskaldunon Egunkariako langile eta irakurleei.

Goizean lehenengo orduan emandako berri hau, sekula baino erantzun handiagoa jasotzen ari da. Berria hemen aurkituko duzu.

Erantzun

Sartu