Euskal Gazte-mugimenduaren eraikuntza eta garapenerako bitartekoak eskeintzea eta lantresna izatea helburu dituen egitasmoa sotu da martxoaren 1ean. Beste Webgune Euskaldun Bat, baina ez hori bakarrik. Gaztei zuzendutako ataria izango da Martin Ugalde parkean bulegoa duen talde honek sareratu duena
Aurkezpen gutuna bidali dute gurera eta baita Gaztesarea izango denaren zertzelada batzuk ere. Gutuna:
Kaixo lagunok,
Gaztesarea egitasmo komunikatibo berria da. Gazteok egina eta gazteontzat.
Zuengana zuzentzen gara gaurkoan, geure berri emateko asmoz. Otsailaren
1eko aurkezpen prentsaurrean esandakoak bidaltzen dizkizuegu mezu honetan.
Bukatzeko gonbita egin nahi dizuegu martxoaren 1ean, Martin Ugalde kultur parkean egingo dugun aurkezpen
ekitaldira. Bertan, gure lehen egitasmoa izango den interneteko ataria aurkeztuko dugu, eta baita herriz herri informazioa bildu asmoa izango duen gaztesarea.info informazio agentzia herritarra ere. Martxoaren 1ean, goizeko 11:30etan izango da aurkezpena.
Zer da?
Euskal Gazte-mugimenduaren eraikuntza eta garapenerako bitartekoak eskeintzea eta lantresna izatea helburu dituen egitasmoa da. XXI.mendeko euskal Gazte Mugimenduaren oinarriak eraikitze bidean, gazteriaren artean eztabaida, hausnarketa eta esperientzia trukea ahalbidetuko duten bitartekoak eskainiko dituen egitasmoa da.
Zer egin gura da?
Abiapuntu gisara atari hau izango dugu. Hala ere, gaztesareak bere egitasmoa garatzeko konpromezua hartzen du, aipatu eztabaida eta iritzi trukea bultzatzeko bidean, atariaz gain, bestelako tresna eta espazio berriak sortzeko.
EUSKAL HERRIKO GAZTEEN INTERNET ATARIA sortzera goaz, gazteon topagune birtual iraunkorra izango dena. Bertan honako hauek garatu nahi ditugu:
- Gune zentrala (Gazte Kale): Gaztesareak plazaratu nahi dituen eztabaidak lantzeko gunea. Hilabetero gai nagusi bat landuko du erreportai eta elkarrizketa bidez, bereziki egoeraren irakurketa kritikoa eginaz, gazteen bizipenak jasoak eta esperientzia alternatiboen berri emanaz.
- Gazteon informazio agentzia (Gaztesarea.info). Gazteon komunikabide propioa izan nahi du: gazteok sortututako informazioa, gazteon perspektibatik egindakoa, gazteok informazioaren protagonista bilakatuko gaituena.
- Ikasleen gunea (Arbela): Ikasleen problematika zehatzak landuko dituen gunea; euskal kulturan oinarritutako ikasgaien lanketa, apunteen trukea, ikasleen bizi-ereduen kritika egiteko ikasle pisu batetako kontakizunak, aisialdian era atseginez ikasteko txango proposamenak, eskola eredu desberdinen inguruko erreportaiak eredu askatzaileagoen bila...
- Sexualitate gunea (Gozategi): Gazteen sexu-kultura iraultzeko txokoa. Bertan gaur egungo sexu eredu esterotipatu eta matxistak kritikatu eta sexualitatea era aske batetan bizitzeko parada emango dugu. Hilabeteroko gaia, maindirepeko aholkuak eskatzeko aukera, ipuin erotikoak, hitzetatik ekintzetara...
- Kultura gunea (kalaportu): Kultura komertzial eta elitekoaren aldean, kultura herritarra, kultura erabilgarria, gazte sortzaileen kultura izkutua, azken finean, eguneroko bizitzan inguratzen gaituen kultur eredua bera iraultzera datorren gunea da hau. Literatura, antzerkia, zinema, sukaldaritza, bertsolaritza, argitaratzeko txokoa...
- Musika gunea (Musikale): Disketxe handien musika komertzialetik aldenduz, Euskal Herriko gazte sortzaileen lanak bultzatzeko txokoa izango da. Musika talde berriak argitara emateko txokoa, talde maketeroen abestiak entzuteko parada, elkarrizketak, erreportaiak, kontzertuen komentaketak, argazki galeria...
- Gazteon eztabaida foroa. Geure kezketatik abiatuz, geure perspektibatik hitzeginez, gazteok inguratzen gaituzten kezken ingurua eztabaidatu eta iritziak konpartitzeko gunea izango da.
- Gazteon herraminta kutxa. Gazteontzako lanabesen gida izango dena, gazteontzako orrialde horien antzekoa. Antolaketarako laguntza eskeiniko duena.
- Gazteon trukerako azoka. Diruaren balioa irauliz, gazteon artean gauza materialak, jakintzak eta bestelakoak trukatzeko gunea.
- Guzti hauez gain: bilatzailea, e-posta zerbitzua, Irratí digitala, komunitateak, hostalaria, etab. Eskainiko ditu.
Erantzun
Sartu