Teknologia albisteak

Vicent Partal-i elkarrizketa Argian

Erabiltzailearen aurpegia
Argia astekaria
2003-02-17 : 11:02

Vicent Partal valentziarrak makina bat urte darama kazetari lanetan. Nazioarteko politikan aditua, Vilaweb egunkari elektronikoko zuzendaria da. Argian, egin diogun elkarrizketan, Internet eta kazetariaren funtzioa izan ditugu batez ere hizpide.


Luze hitz egin dugu berarekin. Hona hemen elkarrizketan aipatutako pasarte batzuk:

  • Informazioaren kontzentrazioa: Informazio agenteak lehen baino askoz gehiago dira, eta batez ere, beste bide batzuetatik egin ezin ziren gauzak egiteko aukera eskaintzen du Internetek.
  • Kazetari digitala: Interneten dagoen informazio guztia kontutan hartuz, edozein kazetarik behar du neurri handi batean dokumentalista ere izan, bestela ez baitu gauzek nola funtzionatzen duten ulertuko.
  • Internet eta telebista: Irailaren 11n, atentatuak buruturiko mementoan Internetek ezin izan zuen irudiekin lehiatu, telebistaz ikusi ahal izan genuena izugarria izan baitzen. Imajinak ikusi eta telebistak ezer gehiago eskaintzen ez zuela ohartzean ordea, jendeak zer gertatzen zen galdetzeari utzi eta zergatik gertatu ote zen galdetzen hasi zen, eta horren erantzunak batez ere Interneten zeuden.
  • Edukiengatik kobratu: "El País" egunkariaren kasuan, esaterako, argi dago pasa egin dela. Apustu erradikalegia egin du eta honek arazo handiak ekarri dizkio.
  • Vilaweb: Beti uste izan dugu, hedabidea irakurlearengandik gero eta gertuago egon, are indartsuagoa dela. (...) Ezin dezakegu globalizazioa Bush edo Bin Ladenen esku utzi, auzi honetan denok baitugu zer esatekorik. (...)Guk Vilaweb "glokala" dela esaten dugu.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago