Teknologia albisteak

Hezkuntzarako euskarazko CD-ROM eta webguneetarako laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-03-20 : 11:03

Euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak (EIMA III programa) erabakitzen dituen ebazpena kaleratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. CD-ROM-ak eta Interneteko proiektuak bultzatuko dira.

Euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak erabakitzen dituen ebazpena kaleratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. CD-ROM-ak eta Interneteko proiektuak bultzatuko dira.

Ebazpena, 2002ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, EHAA boletineko ale honetan dator. Ebazpenak EIMA III programaren deialdira aurkeztutakoen gainean erabaki du. Deialdi hura ekainean argitaratu zen hemen.

Bi zerrenda daude han, I. Eranskinekoa onartutako proiektuekin, eta II. Eranskina, printzipioz atzera botatakoekin (nahiz eta itxaron-zerrenda batean geratzen diren).

Interneteko proiektuen artean, hauek dira aipagarrienak:

  • Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak bi webgunentzako laguntzak jasoko ditu (bakoitzarentzat 11.048 euro): Ostadar - Natur zientziak gida didaktikoaren webgunea eta Euskara eta literatura gida didaktikoaren webgunea
  • Aita Larramendi Ikastolak, hiru ekimenentzako, 33.483 euro.
  • ITT, INTERACTIVE TRAINING TECHNOLOGIES, S.L. enpresak Hasi ikasten ekimenerako 18.038 euro.
  • INTEGRAL DE MEDIOS, S.L. enpresak Klikomotor.net ekimenerako 14.093 euro.
  • GOIATZ MULTIMEDIA, S.L. enpresak Sarean Zun-Zun web orrialderako 13.378 euro.
  • EDEX kooperatibak Txikitan.net ekimenerako 18.038 euro
  • MULTIMEDIA & VIRTUAL SOLUTIONS, S.L. enpresak Prestakuntzara bideratutako euskarazko web plataformarako 18.038 euro.
  • ELHUYAR FUNDAZIOAk, zenbait proiektutarako: 41.910 euro.

CD-ROM egitasmoen artean, Gure herriaren entziklopedia (Elhuyar), Birraitonaren museoa I eta II (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea), edo Zikloak ixten: Hiri hondakinei buruzko multimedia unitate didaktikoa (Haizelan Ingurugiro SL) proiektuak ageri dira.

Erantzun

Sartu