Manilandia
2003-02-16 09:02
Manilandian bizi gara. Herrialde honetako politika pankarten atzean ezkutatu da. "Urlia ez da halako manifa hartan izan!" anatema!! "Sandia pankarta honetara etorri ez bada, hobe! Jende asko atzera botako zukeen etorri ezkero"... Goi mailako politika gailendu zaigu. Iturgaizkeria, huskeria, itxurakeria.
Aizu... jeltzaleak ermukoforokoekin belarrondoka Aita Donostia plazan... Beltzek berriro ere Ynestrillasenak datozenean ezker abertzalekoak egurtuko...
Edo Aznar zerrendako azken postuan, Elkarriri ideiak ohostu!
Edo Rosa Diez harakiri publikoak egiten... Lehendakariak bakearen aldeko mezu hippyak ONUra (!!???) bidaltzeko mobilizatzen gaituen bitartean.
Eta Arzalluzek kupida gutxi HBko "hoiekin", biolentzia ez dute kondenatzen eta. Gainera hain harroputzak dira (??!!!)
Itxurakeriari "aski da!".
Erantzunak kargatzen...