korrika 13k ziber korrika eta ziber kulturala abiatu ditu
Ziber korrikan parte hartzea erreza da oso. Korrikaren gunean sartu eta ziber korrika jartzen duen tokian klikatu ondoren, 40 euroren truke ziber lekukoa jasoko duzu. Zure partehartzearen laguntzaz Korrika 13ren mezua munduratzea ahalbidetuko duzu.
Ziber korrikarekin batera, ziber kulturala ere atondu du aurten Korrikak nontzeberri.com-eko lagunekin elkarlanean.
Otsailaren 15ean Korrika Kulturala hasiko da. Aldi berean, nontzeberrin webgunean, ZiberKulturala jarriko du martxan AEKk, Korrikaren aldeko kreatibitate gunea. Bertan gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera argazkiak, bideoak, kantak MP3 formatoan, poemak, mikroipuinak, poema bisualak, flash-eko animazioak, artelanen irudiak edo sarean sar daitekeen edozer bidaliz.
ZiberKulturala zabalik egongo da otsailaren 17tik martxoaren 31era. Gai libreko lanak (Nahas-mahas) edo Korrikako leloari ("herri bat geroa lantzen") lotutakoak bidal daitezke. Izan ere, AEKk "Tximeleta Efektu-ari" erreparatu dio hura sinbolizatzeko. Ausartzen zara efektuaren gainean sortzean? Ekarpenak nontzeberri@nontzeberri.com edo artea@nontzeberri.com helbide elektronikoetara igor ditzakezue.
Erantzunak kargatzen...