Iñaki Perurenak egindakoa argitu nahi
2003-02-13 12:02
Iñaki Perurenak goizeko 4:00-retan idatzi eta Garan argitaratutako artikulu bat -ekin egin nuen topo atzo gauez. Bertan dionez, Nafarroako erreinuarekin gertatu den bezala gerta ez dadin idatzi du artikulua Perurenak, Euskadiko sei orduetan egindakoa argitzeko. Medioetan hala moduz agertu dena argitzeko dira bere hitzak:
- Ezin izan dut gustura entrenatu, baina izan du bere alde ona. Nafarroako historiaz jabetu naiz, historia errealaz eta ez erdizka kontatutakoaz. Horrela egin dut topo Pedro de Nabarra-rekin (modu adierazgarrian zuen jarria izen hau sei orduetan).
- Goizeko 10:00-ak inguruan jakin nuen Andoaingo atentatuarena eta pentsatu nuen esan gura nituen egien kalterako zela. Hori ere kondenatu beharra zegoen. Horregatik egin nituen 16 jasoaldi gehiago.
- Esan nuen egoera hori konpondu beharra zegoela, ez arazo hori, izan ere, arazoa, atentatu hori baino zabalagoa baita.
- Euskaraz jardun dut ETBn, euskaldunek ulertzeko moduan, Sanzek ez du ulertuko eta eskerrak ere ez dizkiot emango. Sanzek eragin du nik ganoraz entrenatu ezina, ETB ez ikustea Nafarroa osoan, Iruñako Udalak "Euskal Herria" hitza ez erabiltzeko eskatu zidan antolatzea gura genuen harri-jasotzaileen txapelketan. Jende askoz trufatu dira, baita Pedro de Nabarraz ere.
- Pedro de Nabarra, Nafarroako patroiaren aldeko borrokalaria zen eta haretxen alde egin gura izan dut ekitaldi hau.
- Gaur ez daude agramontarrak eta beamontarrak?... ...Nik bakarrik esan gura dut, agramondarrekin egiten dudala bat, Pedro de Nabarrarekin, Jasorekin, Azpilikuetarekin, Ollokirekin, Mauleon, Velez de Medrano... Ez naiz haiek bezain gogorra, baina esan beharra daukat Erreinua kendu zioten horiei guztiei eskubideak kendu zitzaizkiela tranpekin, eta gerrekin. Gainera, horiek eskubideok ez dira bueltatuak izan eskubideen jabe direnei.
Perurenak, 1700 aldiz jaso zuen 100 kiloko harria. Horregatik, zorionak! Ez da marka makala. Gogorra dela erakutsi du berriz bai harriarekin eta baita lumarekin ere. Animoak, noski, semeari ere!
Erantzunak kargatzen...