Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tolosako Udalak sareratu ditu bere edukiak

editorea - Sustatu
2003-02-13 10:02

Herritarrek beren etxean inprimatu ahal izango ditu askotan tramite hutsa izaten diren dokumentu horiek. Horretarako dago tramite atala Beste webgune guztietan gertatzen den moduan, ez dago on-line egiterik, baina gauzak erraztu errazten dira. Erabiltzailea Udaletxera joan ahal izango da tramiteek eskatzen dutena zer den jakinean. Kasu batzuetan tramitea bera inprimatu ere egin ahal izango da.

Tolosako webgunea ez dakit zenbaterainoko famoso egingo den, baina ihauteriak bai direla ospe handia duten jaiak. Webgune honetan, behin-behineko programazioa ikusi ahal izango duzu.

Alkatearen agurra, Udal Zerbitzuak, Udal Ordenantzak, festak, eta baita eguneroko prentsa irakurtzeko modua ere. Udal web honek, Deia, Euskaldunon Egunkaira, El Diario Vasco, Gara eta Tolosaldean Egunero irakurtzeko modua ere eskaintzen du. Webgunea DMacroWeb enpresak egin du.

Zerbitzu esklusiboak ere ba omen ditu. Horretarako, ordea, erabiltzailea eta gakoa behar dira eta gu ezin sartu. Beste Webgune Euskaldun Bat (BWEB) da eta ondo etorria izan bedi.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu