Teknologia albisteak

Euzko-gogoa sarean argitaratuko da

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-02-14 : 12:02

Ekimen hau Susa Literaturari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker izango da. Internet izango da berrargitaratzeko erabiliko duten tresna. Eusko gogoa aldizkaria debagoiendar batek sortu zuen, Jokin Zaitegik, hain zuzen.

Eusko-gogoa aldizkaria Guatemalan sortu zen. Jokin Zaitegi izan zuen aitaponteko eta hamar urtean zehar kalean izan zen. Bertan idatzi zuten idazleek eman zioten orduan izan zuen ospea eta orainere irakurtzeko moduan jartzea eskertzeko ekimena da, bai horixe. Oraindik ez da aurkeztu ekimen hau, baina otsailaren 17an izango da aurkezpen ofiziala Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.. Datorren astelehenean sareratuko da.

Guztira 6.500 artikulu inguru daude proiektu honetan Euskal literatur aldizkarien gordailu ahalik eta osoena atontzea da Ibiñagabeitia Proiektuaren xedea. Egitasmoari ekiteko lehen urratsak 2000. urteko ekainean eman zituen Susa argitaletxeak eta argitalpena 2001. urteko martxoan abiarazi zuen era digitalean eta doan, 16 aldizkariz horniturik hasiera batean.

Gaur egungo gure literaturako idazleen lan askoren korronteak, iritziak eta eztabaidak aldizkarietan aurki daitezkeenez, eta liburutegietan denak eskuragarri izateko zailtasunak daudenez, plazaratzeari utzi zioten XX. mendeko azken 25 urteetako literatur aldizkari garrantzitsuenak bildu genituen gordailuan, diote egileek. Bilatzailearen bitartez artikulu hauek guztiak eroso kontsultatzeko modua dago webgune honetan.

Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da. Gipuzkoako Foru Aldundi -ko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak diruz lagundua.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago