Astebete pasatxo igaro da Columbia transbordadorea zati-zati egin zenetik atomosferan sartu zenean, azken misiotik bueltan. Aste horretan istripu horrek erakarri ditu irakurle gehien sarean.
Aspalditik gertatzen da berdin: bad news is good news. Alegia, hondamendiak-eta oso ondo saltzen direla hedabideetan, denok jakin nahi izaten baitugu zer gertatu den eta nola. Joan den astean gauza bera gertatu zen Columbia transbordadorearekin. Haren istripuaren oihartzuna mundu guztira hedatu zen. Eta hori garbi ispilatu da Interneten ere.
Hitzik bilatuenak sarean
Yahoo! bilatzaileak astero berrizten du hitzik bilatuenen sailkapena eta hor ederki ikusten da nola joan den astean bi hitz, ezerezetik sortuak bezala, bihurtu diren garaile: NASA eta Space Shuttle Columbia, lehena eta bigarrena hurrenez hurren sailkapen horretan.
Jendeak era guztietako hitzak eta esaldiak bilatzen zituen sarean, zerikusia zutenak hondamendiarekin: speed of sound/soinuaren lastertasuna, nasa tv, challenger explosion/challengerren leherketa, challenger disaster/challengerren hondamendia, space shuttle/transbordadorea eta kennedy space center, besteak beste.
Trafikoak ere, gora egin zuen sarean
Columbiaren hondamendiak areagotu egin du, halaber, trafikoa sarean. Halaxe erakusten du, behintzat, Nielsen enpresak argitaratu duen azterketak. Hauek dira, enpresa honen arabera, joan den astean sarean gehien hazi ziren hedabideak:
Horrelakoetan argi ikusten da jende asko sartzen dela sarean, jeneralean hor ibiltzen ez dena, eta horiek bilatzen dutela informazioa izen handiko hedabideetan (Time, Microsoft, CBS ).
Erantzun
Sartu