Telefonikaren zentsura
Telefonicako ADSL dugunok zentsura jasan beharra. Nik ADSL-a aldatzeko aukera ere egin dut.
Hasieran Batasunako webgunerako bidea ixtea izan zen, gero "Proxy" sistema instalatzea internet-en egiten dugun guztia jakiteko eta erregistratuta gordetzeko, gaur arratsaldean (hilaren 8ko arratsaldean) ezinezkoa da www.antelaguerraactua.org webgunera sartu (erabiltzaile gehiegi duela esaten du eta kitto).
Telefonicako ADSLarekin ezin eta "wanadoo"-ko konexioa erabili dut une berean (eta modem bidezkoa gainera, askosaz motelagoa)... eta arazorik gabe sartu naiz eta Aznarrentzako eskutitza sinatu dut...
Bakoitzak atera ditzala ondorioak.... Nik Telefonicako ADSL-a aldatu beharra daukadala erabaki dut eta beste konpainia bat aurkeratu (ahal badut zentrala Espainiatik kanpo duena).
Erantzunak kargatzen...