Nola atera etekina sareko egunkariari? Publizitatea ez bada nahikoa, kobratzen irakurleari. Gero eta egunkari gehiagok erabaki dute hori dela bidea. Azken adibidea, La Vanguardia, baina ez du dena kobratzen, El Paísek bezala.
Otsailaren 1ean La Vanguardia egunkari digitalak erabat aldatu zuen diseinua. Orain antza du El País eta International Herald Tribune egunkariekin. Hiruretan oso nabarmenak dira espazio zuriak eta letratipo urdinak.
Dena dela, diseinua alde batera utzita, La Vanguardia albiste da kobratzen hasi delako hainbat eduki. Baina ez du dena kobratzen, El Paísek bezala. Nahiago izan du The New York Times egunkari amerikarraren eredua, eredu mistoa. Honen arabera, aurrerantzean irakurlea izan liteke bisitaria, izena emandako erabiltzailea edo harpideduna on-line.
Harpidetza motak
Hiru harpidetza mota eskaintzen ditu La Vanguardiak:
Eredu mistoa nagusitzen?
La Vanguardiak alde egin du El Paísen bidetik, ez ditu irakurleak uxatu nahi, eta erdibidea aukeratu du: dena barik, zati batzuk kobratzea. Horretan bat dator El Mundo eta Diario de Navarra egunkariekin. Badirudi, beraz, bide hori ari dela nagusitzen gure inguruan.
Ramon Salaverria adituaren iritziz, bide hau aukeratu dutenek atxiki nahi dituzte gaur egun dituzten ahalik eta irakurle gehienak, harik eta publizitatea itzultzen den arte egunkari digitaletara.
Amaitzeko, irakurle batek nabarmendu du La Vanguardiaren lehen orria oso arina dela (43 byte). Aldiz, El Paísenak 13.000 byte ditu. Hor, katalanak irabazle.
El pais debalde irakurteko...
ez ahaztu periodistadigital.com dalakoan hainbat artikulu dagozela oraindino libre
Web diseinuari, erabilgarritasunari eta artikekturari zuzendutako Cadius posta-zerrendan oso kritika gogorrak jaso ditu LVD-ren diseinu berriak, oso kaxkarra delakoan.
Goiko menuetatik jausten den azpimenu gris zanpatzailea... Javascript hori ez omen dabil gainera Explorerrekin ez bada. Eta gainera, aukera ohikoenak ezkutatu egiten ditu:
Non daude kirolak, adibidez? Barca dabilen bezala normala...
Besterik: