Teknologia albisteak
1

Jardunaldiak Interneteko lege berria ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-02-07 : 10:02

Miramon enpresa digitalak interneteko lege berria ezagutzeko jardunaldia antolatu du otsailaren 12rako. Encriptalia Seguridad y Cominucaciones enpresako zuzendari juridikoa den David Imizkoz Etxeberriak emango du.

Miramon Parke Teknologikoko eraikin zentralean, otsailak 12an, LSSICEA (interneteko legea) ulertu, gero moldatzeko izenburua duen hitzaldia eskainiko da, eta bertan enpresek hemendik aurrera interneten erabileran egin ditzaketen eta egin ez ditzaketen gauzak aztertuko dira. Miramon Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldi honen helburu nagusia, enpresek Lege berri honen ezaugarriak hobeto ulertzea da, era horretan, izunak ekiditu eta behar duten prestakuntza lortu dezaten.

Hizlaria eta egitaraua

Jardunaldia Encriptalia Seguridad y Comunicaciones enpresako zuzendari juridikoa den David Imizkoz Etxebarriak emango du, eta enpresagizon, gerente, zuzendari, eta negozioak egiteko modu berri hau ezagutu nahi duten profesional guztiei dago zuzenduta. Goizean zehar izango da, eta 9,30etan emango zaio hasiera, Miramon Enpresa Digitalaren aurkezpen batekin. Ondoren, goizeko 10,00etan, David Imizkozen hitzaldia hasiko da. Bertan landuko dituen gaien artean, Informazio eta komertzio gizartearen 34/2002 legearen berriztasunak, LSSICEren zerbitzuak, printzipio eta eginbeharrak edo kontratazio elektronikoa izango dira, besteak beste.

Hitzaldian, Encriptalia Seguridad y Comunicaciones enpresako zuzendari juridikoak beste gai batzuk ere landuko ditu. Horrela, enpresek orain duten errespontsabilitate berriak izango dira hizpide, eta baita ere egin dezaketen akatsak eta eurek ekar ditzaketen izunak. Arauak dioenez, izunak 30.001 eurotik 150.001 eurotara izan daitezke.

Mahai-ingurua

Hitzaldiaren ondoren, mahai-ingurua egingo da, eta debate foru bat. Bertan, David Imizkozek jardunaldira joaten diren guztien zalantzak eta galderak erantzuten saiatuko da.

Antolatzaileak

Jardunaldi hau, Miramon Enpresa Digitalak Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera bultzatzeko egiten ari den lanaren barruan sartu behar dugu. Miramon Enpresa Digitala, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Informazioaren Gizartean Euskadi Plana eta Gipuzkoako Diputazioak sortutako e-Gipuzkoa planen konfluentziaren ondorioz sortzen da.

Erantzunak

Iñigo
2003-02-07 : 11:46

Edonor joan daiteke aipatu hitzaldira?

Bestela, non eskatu behar da gonbidapena?

Mila esker

Erantzun

Sartu