Munduko tontorrenik garaienak zapaldu dituen, eta planetako tokirik izkutuenetara iritsi den mendizaleak ez zuen atzora arte Paris hiriburua ezagutzen. Alberto Iñurrategi mendizalearen gainean ari gara. Atzo Parisera joan zen urrezko pioleta jasotzeko hautagaietariko bat baitzen, eta horrela Paris lehenengo aldiz zapaldu du. Aitortu digunez, izugarri gustatu zaio Paris.
Atzo banatu zituzten 2002ko urrezko pioletaren sariak Parisen, eta Alberto Iñurrategi mendizale euskalduna hautagarietariko bat bazen ere, azkenean Britainia Handiko mendizale bik jaso dute saria: Mike Fowler eta Paul Ramsden-ek. Txinako Siguniang mendia (6.250m) iparraldeko aurpegiaren erditik igo eta iparraldeko ertzetik jaisten lehenak izan direlako jaso dute saria. Zazpi egun behar izan zituzten tontorrera heltzeko, eta sei egun paretan eskegita igaro zuten. Ikusi mendi honen pareta hemen
Alberto Iñurrategik adierazi digunez Britainia Handiko mendizaleek merezi zuten saria jasotzea, eta berarentzat ohorea izan da hautagaien zerrendan egotea, sari prestijiotsu hau urtean eginiko mendi espedizio aipagarrienen protagonistek jaso ohi baitute.
Baina Alberto pozik agertu da gaur goizean Arrasate Irratiari eskaini elkarrizketan, lehenengo aldiz Parisen baita. Urrezko pioletaren saria eskuratu ez, baina lehenengo aldiz Frantziako hiriburua ezagutzeko aukera izatea berarentza sari polita dela aitortu digu. Galdetu diogu Eiffel Dorrera joateko asmorik ote duen. Baietz erantzun berak. Orain galdera da nola igoko den dorre horretara? Igogailua hartuko du edo eskaileretatik igoko da? Albertok ez digu galdera argitu.
Duela pare bat astebukaera egin nuen nik ere eskapadatxo bat Parisera. Hendaiatik ateratzen den tren azkar horretan jun ginan. Oh la la Mond dieu, benatan asteburu bikaina!
Ez dakit Alberto, artezalea zeran edo ez baina hor zaudela aprobetxatuz Modiglianiren kuadroekin sekula egin den erakusketa inportanteena ikusteko aprobetxa dezakezu.