Teknologia albisteak
3

Gerraren aurkako sinadura biltzea

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - sustatu
2003-02-06 : 11:02

Altxa zure ahotsa Euskaditik munduko gerren aurka eta Bakearen alde! Horixe proposatzen digu EAEko lehendakariak. Iraken aurkako gerra galarazteko egindako webgunea da. Ez dago oso landua, baina oso ekimen zehatzerako izan da sortua. Beste Webgune Euskaldun Bat

Izenpetu ezazu lehenbailehen Irak-en aurkako gerra galarazteko

Izenpetu ezazu lehenbailehen Irak-en aurkako gerra galarazteko

Horixe da ematen zaigun mezua. Nazio batuei egin gura zaien eskaera hauxe da:

Euskaldunok Europako herri zaharrenetako bat gara eta adierazi nahi dugu erabat gaitzesten dugula gerra eta indarkeria erabiltzea munduko arazoak konpontzeko eta aldarrikatu nahi dugu -justizia, demokrazia eta gizabanakoen eta gizataldeen eskubide guztiak oinarritzat hartuta- planeta honetan Bakean bizitzeko eskubidea dugula.

Abizenak, izenak eta herria jartzea nahikoa da. Gero bidali botoiari eman eta listo. Webgunera hemendik sar zaitezke.

Zure datuekin zer?

Zure datu pertsonalak Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiak berariaz sortu duten fitxategi batean bilduko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, eta orrialde honetan adierazitakoa betetzeko baino ez dira erabiliko. Datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusira jo beharko duzu (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz), Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera.

Erantzunak

Jimenez Losantos
2003-02-06 : 13:30

Hori bai, helbide nagusia sartuz gero (http://www.bakea.euskadi.net/) testua español garbian agertuko zaizu.



Badakizue, hurrengo hauteskundeetan, abertzale bozkatu, bestela llegará Mayor Oreja y nos quitará el euskera.

Juan Etxenike
2003-02-07 : 13:52

Horra hor gure gobernu maitea hiritarrari iritzia eman dezala ematen dion aukera.



Aunitz gauzetan emango nizkien niki nire iritzi pertsonala eta ez dute hain erraz horretarako webgune bat sortu.



Edota eskertuko nuke, jaurlaritzak mezu garbi bat zabalduko ba lu, alegia Espainak ez hor ez inon ez duela euskaldunon ordezka eramaten eta beraz jakin dezala mundu osoa bonba horiek ez dutela gobernu horren oniritziz egiten.



Gero interesgarria litzateke Jaurlaritzak Frantzia eta Alemaniari atxikidura erakutsiko balie.



Jendearen izen biltze hori makilaje hutsa bezala hartzen dut bera nik ez dut nire izena hor jarriko.



Kalean egongo naiz otsailaren 15ean. Hor bai nire izena emango dut, herri mugimenduak dauden tokitan.

marilu
2003-02-09 : 10:08

> Horra hor gure gobernu maitea hiritarrari iritzia eman dezala ematen dion aukera.

>

> Aunitz gauzetan emango nizkien niki nire iritzi pertsonala eta ez dute hain erraz horretarako webgune bat sortu.

>

> Edota eskertuko nuke, jaurlaritzak mezu garbi bat zabalduko ba lu, alegia Espainak ez hor ez inon ez duela euskaldunon ordezka eramaten eta beraz jakin dezala mundu osoa bonba horiek ez dutela gobernu horren oniritziz egiten.

>

> Gero interesgarria litzateke Jaurlaritzak Frantzia eta Alemaniari atxikidura erakutsiko balie.

>

> Jendearen izen biltze hori makilaje hutsa bezala hartzen dut bera nik ez dut nire izena hor jarriko.

>

> Kalean egongo naiz otsailaren 15ean. Hor bai nire izena emango dut, herri mugimenduak dauden tokitan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago