Burujabetzaren aldeko desobedientzialarien dinamikan parte hartu eta espainiar zein frantziar nortasun agiriei uko egitera gonbidatzen duen webgunea dago sarean. Beste Webgune Euskaldun Bat.
Webgunean, egin dituzten ekintza guztiak ikus daitezke. Erretratu eta guzti daude eta erakargarriak dira, zein baino zein.Argazkia bilduma ere egin dute.
Burujabetzaren aldeko Desobedientzialarien "laguntzaile izan": burujabetzaren aldeko Desobedientzialarien laguntzaile izan nahi baduzu aukera guzti hauek aurkituko dituzu. nahi baduzu aukera dezente aurkituko dituzu gunean bertan.
Hauxe da manifestuan diotena:
Eskubide zibil eta politikoak urratzen zaizkion gizatalde baten kideak gaituzue. Euskaldun izanik, naziotasunaren eta autodeterminazioaren giza eskubideak ukatzen dizkigute, besteak beste, eta arrotza eta inposaturikoa den araudi juridiko-politiko baten menpean bizi gara, gainera.
Euskal Herriak eredu politiko-juridiko burujabea lortu dezan ari gara lanean; edozein egitasmo aukera berdinez defendatu eta praktikara eramatea posible egingo duen ereduaren alde. Besteak beste, Euskal Herriak estatu izaera berreskuratzeko aukera izan dezan, herri partehartzaile, solidarioa eta askeago bat eraiki ahal izateko.
Euskal Gizatalde zein gizabanakoen giza eskubide guztiekiko errespeturik handienaz, matxinatu eta desobedientzia zibilean murgildu garela jakinarazi nahi diegu eragile sozialei eta iritzi publikoari, oro har. Aktiboa den indarkeriarik ezaren estrategiaren araberako borroka tresna guztiak geureganatzen ditugu: kolaboraziorik eza, boikota, ekintza zuzen ez bortitza eta desobedientzia zibila . Ez baikaude prest gure lurra estatu espainiarrak eta frantziarrak militarki okupatzea gehiago onartzeko eta ezta euren egitura instituzional inposatzailea Euskal Herrian zilegitzat hartzeko ere.
Modu berean, bere borondatez euskal naziotasuna eskuratu nahi ez duten pertsona guztiekin baliabideak eta lurraldea bera elkarbanatu edo konpartitzeko nahia dugula ere adierazi nahi genuke. Kulturalki euskaldun, juridikoki euskalerri
Kulturalki euskaldun, juridikoki euskal herritar eta historikoki nafar
Kulturalki euskaldun, juridikoki euskal herritar eta historikoki nafar gisara dagozkigun eskubide zibil eta politikoak eskuratu nahi dituzten ehunka mila lagunei berriz, desobedientzia zibilari eta indarkeriarik gabeko jardunari heltzeko deia egiten diegu, harik eta kanpoko esku-hartzerik gabe eta aurrez ezarritako muga barik, Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea askatasun osoz gauzatu ahal dezan arte. Honela, Euskal Herriak herritarren borondateak adostutako eredu sozial, estatus eta legedia aukeratu ahal izan ditzan.
Desobedientzialarien URL-a: http://www.desobedientzialariak.ht.st
Desobedientzia jorratzen duen beste talde bat DEMOena da eta hau beren URL-a: http://www.demoak.ht.st
Helbide bi hauetan ekimen eta ekitzei buruzko informazioa jasotzeko aukera daukazu. Ez da gutxi, medioetan guzak nola dauden ikusita.