Ainhoa, Euskaltelen sinbolo berria
Euskaltel enpresako lagunak azti ibili dira oraingoan ere eta ederki aprobetxatu dute Ainhoa abeslari galdakaotarrak irabazi izana Operación Triunfo lehiaketaren bigarren aldia.
Hori dela eta, iragarki bat egin dute, Interneten ikus daitekeena, non minutu erdian Ainhoa izena 17 aldiz errepikatzen den. Beraz, Euskaltelek ez du kontratatu Ainhoa Cantalapiedra bere publizitatea egiteko. Soilik erabiltzen du Ainhoa izena, garai batean Patxirena erabili zuen bezala, baina beste modu batean.
Hala ere, oso garbi dago eta hortxe dago grazia Ainhoa izena erabiltzen dutela, izen hori puri-purian dagoelako, telebistaren lehiaketari esker. Eta lotura hori garbi gera zedin, Euskaltelek milaka afixa atera zituen Ainhoa abeslariaren argazkiarekin Galdakaoko kiroldegian OT2ren final egunean.
Ikusi nahi baduzue iragarkia, hemen klik egin eta hortik jaitsi dezakezue, behera eginda orrian. Kontuan izan ia 2 MB dituela. Eta ezin baduzue ireki, niri lehendabizikoan gertatu zaidan bezala, aldatu atzizkia: ezabatu .zip eta idatzi .mpg. Ondoren QuickTime, RealPlayer edo antzeko programa bat ireki eta handik zabaldu dokumentua.
Erantzunak kargatzen...