Sustatu logoa Teknologia albisteak

Wireless jardunaldiak Udondon

editorea - Sustatu
2003-02-04 17:02

Martxoaren 8 eta 9an Wireless jardunaldiak antolatu dira. Udondoko Gaztetxean izango dira ekitaldiok, Leioako metro geltokiaren ondoan. Bilboko sare libreen lehenengo jardunaldiak izango dira.

Martxoaren 8an eta 9an dira jardunaldiak, baina prestakizunak ostiralean hasiko dira, arratsaldeko 17:00etan. Lehenengo egitekoa: Wireless sareak muntatzea AP ezberdinekin eta argindarra egokituta.

Egia esan, Madrilen izango balira jardunaldiok ere antzera. Euskaraz, ezta kartelean ere.

Jardunaldien egitaraua

  • Larunbata 8

11:30 BilboWirelessen aurkezpena.
14:00 Bazkaria.
17:00 "Sare aske bat eraikitzen" MadridWirelessen eskutik.
18:00 Wireless sareen ezaugarriak orohar, eta BilboWirelessenak bereziki.
24:00 Chill-out eta filmeen proiekzioa.

  • Igandea 9

11:30 Antenak sortzeko tailerra.
14:00 Bazkaria.
16:00 Nodo tailerra: konfigurazioa, instalazioa, etab.
19:00 Antena lehiaketa: ondoen sortutakoa, orijinalena, urrutien heltzen dena, etab.

Ia batzen den jendeak Bilborako Wireless sarearen lehenengo pausuak emateko modua aurkitzen duten.

Antolatzaileak: Hacking Metabolik biohackilab.
Kolaboratzaileak: bilbowireless, anuestroarire eta madridwireless.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu