Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gotranslators: freelance itzultzaileak sarean

Halaxe irakurri dut sarean: GoTranslators-eko Taldea gara, eta gure helburua da freelance itzultzaile guztiok ditugun mugak haustea. Orain sarean dago eta euskaraz ere egin daiteke kontsulta. Zer den GoTranslators? Segi irakurtzen.

Gu ere freelance itzultzaileak gara eta nekatuta gaude gure kasa lanean ari garenean topatzen ditugun arazo guztiez. Izan ere, denbora behar da bezeroak, tresna egokiak eta, behar izanez gero, laguntza bilatzeko; eta, lana badugu, ezin dugu denbora horretan pasa.

Duela gutxi, itzulpen-kideei galdetu genien beren beharrak zeintzuk ziren, eta harrituta geratu ginen ikusi genuenean behar horiek ze antzekoak diren. Funtsean, gehienok espero dugu on line itzulpen zerbitzuak honako hiru gauzak eskaintzea:

  • bezero egokiek aurki gaitzaten lekua;
  • lan egiteko behar ditugun tresna guztiak eskura ditugun lekua;
  • komunitate pribatua, itzultzaileok aukera izan dezagun erronkak eztabaidatzeko, elkar laguntzeko eta bezeroei buruzko oharrak alderatzeko.

Halaber, gutako askori interesatzen zaigu eskura edukitzea, besteak beste, agentzien eta beste itzultzaileen zerrenda eguneratuak, on line ordainketa sistemak, marketing-tresnak eta eztabaida-lekuak.

Hala, galdeketatik ateratako ideiak erabili ditugu GoTranslators.com on line komunitatea sortzeko. Gure iritziz, GoTranslators.com on line zerbitzu idealetik oso gertu dago. GoTranslators-i esker, gutako inork ez du berriro isolatuta lan egin beharko. Izan ere, batuko ditugu nork bere kontura lan egitearen abantailak eta profesional talde handi baten parte izateak ematen duen indarra.

Beraz, zergatik ez dituzu begiratzen GoTranslators.com-ek eskaintzen dituen aukerak? Hona hemen:

  • Katalogo funtzioa, idazteko zure CV-a, erreferentziak, e.a., nahi beste xehetasunekin.
  • Enplegu-taula, bezeroek iragarri dituzten lanpostuak begiratzeko.
  • Komunitate-eremua, zuretzat eta zure itzulpen-kideentzat bakarrik, galderak egiteko, aholkua bilatzeko eta hainbat gauzetarako.
  • Behar dituzun tresnak, hiztegietatik hasita.
  • Zure erreferentziak eta datuak uneoro eguneratzeko ahalmena.
  • Zuri eskainitako web orria, zeure berri eman dezazun.
  • Kontsulta-tresna bikaina, bermatzen duena GoTranslators web-tresna onenetarikoa izatea itzulpengintza arloan bilaketak egiteko.

GoTranslators-en izena ematea doakoa da, oraingoz. Beraz, sartu, egin begiratua eta eman iezaguzu zure iritzia. Izan ere, GoTranslators zure webgunea da, zure tresna. Eta hitzematen dizugu landuko dugula zure beharrei erantzuteko.

Goza dezazula webguneaz!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu