Elurra teilatuan, zakua lepuan
2003-01-31 15:01
Sustatu weblog bat da. Hemen iritziak ezezik, informazioa ere truka dezakegu oso denbora laburrean. Gaur bezalako egun batean, sustatuzaleok jakin dezakegu nola dauden gu bizi garen edo lan egiten dugun inguruak.
Elorrio
Herri guztia eta inguruak zuri-zuri daude. Errepidea ere zuritzen doa. Hala ere, oraindik autoak-eta lasai samar dabiltza.
Kanpazar
12:50etan Kanpazarrera deitu dut eta esan didate 12:00ak inguruan elurra kentzeko makina pasatu dela, baina dena zuri-zuri dagoela. Hala ere, noizean behin pasatzen omen da autoren bat, 4x4 erakoak batez ere. Ez dago ertzainik inguruan.
Zeu ere anima zaitez eta erantzun albiste honi, zure inguruen berri emanez.
Erantzunak kargatzen...