Eibarko Markeskoa Jauretxean, UEUren Ikastetxe Nagusian Nazioarteko Ordena Berria azaltzeko eta ulertu ahal izateko ikastaroa antolatu da. GAIN eta UEUren arteko lankidetzaren emaitza izango da ikastaro hau.
Azken hamarkadan nazioarteko egoerak eta, hain zuzen, munduak bizi izan dituen aldaketa eta krisi korapilatsu eta berrien azterketa eta gakoen azaltzea dira ikastaro honen helburuak. Berlingo harresia erori zenetik zenbait egitura-aldaketa biderkatu dira nazioarteko harremanetan. Gatazka asko aparteko bortizkerian murgiltzeaz gain, konplexuegiak suertatu dira ulertu eta azaltzerakoan.
Bipolarismoaren bukaerarekin egoera multipolar baten aurrera abiatu gara; baina unipolaritate hau multilaterala da. Nazioarteko erakunde eta subjektuen aldaketa, gatazken arrazoi multibariablea, ipar-hegoaren arteko desoreka, estatu berriak, giza eskubideen eta humanitatearen aurkako krimenak suertatzen ari diren eremu juridiko berria, katastrofe naturalak eta humaniarismoa, GKEen papera, globalizazioa.
Batez ere, Ertainetako giza zientzietan diharduen irakasleei zuzenduta dagoen ikastaroa da, eta baita ere GKEetako kideen ikuspegi orokorra mamitzekoa. Hala ere bere interes zabalagatik, orokortu egin daitekeen eskaintza da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, UEUren gunean
UEUren idazkaritza
Erantzun
Sartu