Teknologia albisteak

Euskaldunak Periferike jardunadietan

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-01-30 : 09:01

Memorie Periferike kultura esperimentua dela esan daiteke. Bertan, "autore periferikoen" lanak erakutsiko dira, hau da, datorren lekutik datozelako zein bere lanaren ikuspuntua den modukoa delako. Euskaldunok izango dugu ordezkaririk: Ander Lipus, Atxaga, Iban del Campo...

Esperimentu honen laborategia itsas ondoan dagoen Livorno hiria izango da. Ez da ez metropoli bat ez ziutate bat, periferian dagoen txoko bat da eta berau izan da aukeratua. Lekua, zehatzago, hemen.

Memoria kontenporaneoa osatzen egongo dira John Berger, Gianni Celati, Bernardo Atxaga, Antonio Tabucchi, José Luis Guerín, Joaquín Jordá eta Pappi Corsicato. Itsasoa bizibide duten herriak ere izango dira bertan: Livorno, Bilbao, Lisboa, Barcelona eta Nápoles. autoreak, portuak eta periferiak, denak batean.

Kultura bilgunea da, beraz, Memorie Periferiche, entzumenarekin begiradak dituen mugak hautsiko dituen gunea.

Musika, mugimendua, irudiak, hitza... izango dira protagonista herri ezberdinen kulturak bat egiteko. Filmak izango dira: Case Sparse Gianni Celati eta John Berger-ena, K.Os Joaquín Jordá-nena, En construcción José Luis Guerín-ena, Chimera Pappi Corsicato-rena, Hurleburle pèr’Ubu Compagnia Teatro della Rosa-rena Daniele Sepe-ren musikarekin, Bilboko antzerkiola imaginariokoak Mundopolski lanarekin, Meritxell Cucurella poeta, Iban del Campo-ren The Gas Man dokumentala eta Elena Marí-k osatuko dute esperimentu honen egitaraua. Lekuak eta ordutegiak era badaude webgunean.

Horrez gain, Bernardo Atxagak, John Bergerrek, Juaquín Jordák eta Pappi Corsicatok emango dute hitzaldirik egitarauan ikus daitekeen moduan.

Informazio gehiago norbaitek gurako balu, baditu makina bat helbide hemen.

Erantzun

Sartu