Enpresen Lehiakortasuna eta Herrialde Garapenari buruzko ikastaroa Michael E. Porter irakasleak eta beronen Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness taldeak diseinatu du.
Esperientzia bakan honetan, parte-hartzaile guztiek metodologia, prozesu eta material berdinak izango dituzte. Proiektu honetan aitzindari diren erakundeak lau kontinentetan daude kokatuta eta ikastaroa mundu osoan aldi berean egingo da 2003ko urtarrila eta ekaina bitartean.
Programazioa, apirilaren 1ean hasiko da eta ekainaren 30ean amaitu. Programazio osoa hemen ikus dezakezu. Programazio horren edukietan, gaur eguneko errealitatea aztertzeko eta etorkizuna irudikatzeko modua aldatzen duen ikastaroa da, baina ekimenera bideratuta dagoena. Horren ondorioz, teoria eta kontzeptuak kasu praktiko errealak eztabaidatuz lantzen dira. Horrez gain, parte-hartzaileek ikasketa prozesua osatzeko proiektu bat egingo dute, jaso duten eskema analitikoaren indarra eta erabakiak hartzeko orduan eskema horrek ematen duen malgutasuna probatzeko.
Matrikulak, eskolako tasak, materia pedagogikoa, Ikastaroa egin izanaren agiria... dena 600 euro ordainduta jaso ahal izango dira. Izena emateko epea, 2003ko otsailaren 20a izango da.
Informazio gehiago, CCEDR-ren webgunean.
EUROPA
ASIA
AMERIKA
AFRIKA
Erantzun
Sartu