Sustatu logoa Teknologia albisteak

IT4ALL: kongresu internazionala Bilbon

editorea - Sustatu
2003-01-29 11:01

Otsailaren 5, 6 eta 7an izango da kongresua. Ekitaldi hau, Informazio Gizarteari buruzko Mundu Gailurra prestatzeko gertaera eta bileren testuinguruen barruan egingo da, non eta Euskalduna kongresuen Jauregian. Mundu guztiko parte hartzaileak izango dira bertan.

Kongresuaren zergatia: Informazio Gizartearen bilakaerak eragiten diharduen gizarte aldaketa nabarmen gelditu da nazioarteko erakundeentzat. Horren kariaz, esaterako, "e-Europe" bezalako adierazpen eta ekintza egitamuen gaia izan da Europako Batasunean bertan, edo T.N.B. erakundea, Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren babesean, Informazio Gizarteari buruzko Mundu Gailurra prestatzen ari da, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 56/183 ebazpenaren ildotik. Bizkaiko Foru Aldundiak ere kezka hori bere egin du eta uste izan du uste du teknologia berriak gizartearen garapen eta kohesioaren zerbitzuan jarri behar direla. Hau dena, nazioarteko lanarekin, borobildu gura da.

kongresuan lau saio egingo dira:

  • I. Saioa: Erregioetako demokrazia, gardentasuna, konfiantza eta kohesio soziala.
  • II. Saioa: IKTen onurak erkidegoaren bizitza kalitate hoberako.
  • III. Saioa: Aukera teknikoak.
  • IV. Saioa: Informazioaren gizartea erregio mailan ezartzea: Stakeholder-en eginkizuna eta erantzukizunak.

Informazio osatuagoa eta saioen gaineko datu gehiago hemen.

Ponenteen zerrenda oso luzea da, baina tartean daude Jabier Etxeberria, Manuel Castells, Robert Strauss etab.

Kongresua amaitu eta gero ere, bi urtean behin munduko Eskualdeen arteko topaketa antolatzeko konpromisoa hartu du Bizkaiko foru Aldundiak, gure gizarteetan Informazioaren gizarte kohesiogilearen alorrean izandako aurrerapenak ebaluatzeko, baita nazioarteko beste topaketa batzuk antolatzeko ere.

Jardunaldietara joateko, erregistratu beharra dago. Egia esan, inskripzio kuotak ez dira merkeak:

  • Abenduaren 2tik 2003ko urtarrilaren 15era: 600 €.
  • Urtarrilaren 16tik aurrera: 700€

Joatea pentsatu baduzue, irakurri baldintzak ordaintzeko moduak etab. IT4ALL kongresuaren gune ofizialari begiradatxo bat ematea ere ez zaizu gaizki etorriko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu