Teknologia albisteak

Txistulariendako elkargunea sarean

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-01-29 : 10:01

Ez da webgune berria, baina goitik behera berritu dutenez, hemen ematea pentsatu dugu. Txistulariak batuko dituen webgune hau elebiduna da eta Txistulari elkarteak 75 urte bete eta gero sareratu dute.

Elkarteko 75.urteurrenaren ekitaldiak amaituta, txistulari.com berria aurkeztu dute. Bi atal berri-berri ere gehitu dituzte:

  • Zeharo berritua den MUSIKA atala , txistuarekin jotako hainbat pieza entzun daitezke MP3 formatuan edo Real Audio fitxeroen bidez. Txistuarekin egindako hainbat erakustaldi aurki daitezke. Txistua, txirula, ganbera musika… hainbat eratan entzuteko aukera.
  • Txistulari eta txistuzaleen arteko harremanak sustatzeko eta iritziak ezberdinetako biltzeko balioko duen EZTABAIGUNEA . Eztabaidagunean lege batzuk ere badaude, esaterako: mezuen gaiak SOIL-SOILIK txistuari buruzkoak edo eta gure musikatresnarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak izanen dira (Folklorea, dantzak, musikologia...). Hala eta guztiz ere ERABAT Ezohizkoa edo eta GARRANTZI HANDIKOAren karietarat txistuaren inguruaz landa dagoen mezu bat igorriko bazenute ohartaraz ezazue bidali behar duzuen mezuaren aitzinean OFF TOPIC eleak erabiliz (adibidez: OFF TOPIC: Osasunak txapeldunen txapelketa irabazi egin du) baina berriz diotsuet, hagitz kasu garrantzitsuetan.

Txisturako partiturak, iragarkiak, kontzertuen berri eta albistegi eran antolatutako zatia ere badute webgune honetan. Urtarrilaren 15ean berritu dute azkeneko aldiz edukia. Ia orain eduki asko eta asko emateko gai diren.

Erantzun

Sartu