Sustatu logoa Teknologia albisteak

Reala, munduko hirugarren talderik onena

Piru
2003-01-28 09:01

Ez dugu guk esaten. CNN telebista kateak astero ateratzen duen sailkapenean Reala hirugarren jarri du, Real Madril, Manchester United, Inter Milan eta goi mailako futbol talde askoren aurrean.

Neguko txapeldun amaitu du Real Sociedad futbol taldeak Espainiako Ligaren lehen itzulia. Realzaleek ere ez sinesteko moduan, batez ere kontuan izanda nola ibili den taldea azken hiru denboraldiotan. Neguko txapeldun amaitu du eta partidarik galdu barik, gainera. Tumatxa!

Eta orain CNNSports telebista kateak astero egiten duen sailkapenean, hirugarren jarri du Reala, Arsenal eta Milanen atzetik. Sailkapen horretan munduko talderik onenak agertzen dira.

Munduko 10 talderik onenak

CNNk honela sailkatu ditu aste honetan munduko talderik onenak:

  1. Arsenal
  2. AC MIlan
  3. Real Sociedad
  4. Real Madril
  5. Manchester United
  6. Inter Milan
  7. Valentzia
  8. Porto
  9. Juventus
  10. Bayern Munich

Sailkapen hau astelehenero berritzen da eta berau egiten dute CNNSports eta World Soccer aldizkariko kazetariek. Horretarako kontuan hartzen dituzte hainbat ezaugarri: irabazitako partidak, sailkapenak, sartutako golak, aurkarien maila, etab. Baita internautek emandako botoak ere.

Artikulu honen bidez omenaldia egin nahi diegu realzaleei, azken urteotan hainbeste sufritu duten realzaleei, goza dezaten une zoragarri hau. Neguko txapelketak ez du ezertarako balio, baina bai polita txuri-urdinek daramaten denboraldia! Zorionak denoi, zuzendari, ostikolari eta jarraitzaileei, eta segi horrela.

Eta Athletic, Alaves eta Osasunari, besarkada handi bat. Aprobetxatuko ahal dute bigarren itzulia gora egiteko! Hala biz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu