Sustatu logoa Teknologia albisteak

Takolo, Pirritx E.T.A. Porrotx

Jozulin - Basartetik
2003-01-27 14:01

Takolo, Pirritx eta Porrotxen aurkako kanpainak ez du geldiunerik. Oraingoan Getxo izan da leku aukeratua eta bidea, papertxoak. Papertxoak han eta hemen ETA, pailasoak, zinegotziak eta alkatea nahastuz.

Pasa den asteburu honetan Getxon honako orri batzuk (A5 neurrikoak) banatu zituzten. Ez zen banaketa masiboa izan. Gutxi batzuk eta leku jakin batzuetan utzi zituzten; esaterako, Kultur Etxearen barruan eta dendari batzuen pertsianapetik sartuta. Testuaren osagarri gisa pailazo baten arpegiaren irudia izan nahi duena ageri da. Sudurra lauburu bat da eta hortzak Drakularenak. Burutik behera txiza egiten digute eta guk aguantau! Bagara gero!!

Hauxe da papertxoak dioena:

Takolo, Pirritx E.T.A. Porrotx

Pailazo FAXISTAK
Payasos NAZIS

Subvencionados por el Aula de Cultura del Ayuntamiento de Getxo Eugenio, qué pena, tras una trayectoria correcta, un final sucio.

Zarraoa, el que se acuesta con asesinos, se levanta con las manos manchadas de sangre. ¡Complice!

ALDE HEMENDIK!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu