Teknologia albisteak
1

Korrika hasi da kilometroak egiten sarean

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - editorea
2003-01-28 : 11:01

Webgunean, korrika laguntzaile izateko aukera ematen dute. Korrika badator 13. aldiz, baina prestatzen laguntzeko norbanakoei zuzendutako kanpainaren berri eman dute BWEB honetan.

Beste Webgune Euskaldun Bat baino gehiago, guztiz berritu duten beste gune bat d, AEK agenda ere badute, egunez egun kontsulta daitekeena.

Aurtengo ibilbidea , Mauletik Iruñara izango da. Apirilaren 4an abiatuko da arratsaldeko 18:30ean eta guztira 2-150 kilometro egingo ditu. Berriz izango dugu aukera korrika Kulturalak eskaintzen dizkigun emanaldiez gozatzeko ere.

Ziberkorrika ere egongo da

Korrikaren hamahirugarren aldia aprobetxatuz, Korrika mundu osora zabaldu nahi dugu, muga guztien gainetik, euskara eta euskal kulturaren berri hedatzeko. Zentzu horretan, Euskal Herriko bira egingo duen lekukoaren erreplikak mundu osoan zabaldu nahi ditugu, haren oihartzun gisa, AEKrekin Herri bat geroa lantzen.

Euskal Herriari bira ematen dion Korrikako kilometroak saltzen diren moduan, Interneten antolatu dugun Korrika honetan mezua mundu osoan barreiatuko duten ZIBERLEKUKOAK saldu nahi dira. Sarean saltzen diren lekuko guztiekin eta erosleen izen-abizen guztiekin ZIBER KORRIKAREN MAPA osatuz joango gara. Ziberlekukoaren salneurria 30 eurokoa da, horretaz gain zuk nahi beste gaineratu dezakezu.

Webgunean saiatu gara ziberlekuko bat erosten, baina momentuz ezin. Ia laster batean pila bat saltzen dituzten.

Erantzunak

Iñigo
2003-01-28 : 16:11

Otsailaren 4an, Korrika kulturala aurkeztearekin batera emango zaio hasiera Ziberkorrikari. Ordutik aurrera ere, Korrika Kulturalaren agenda osoa eta gaztelania, frantsesa eta ingelesezko guneak paratuko ditugu.

Erantzun

Sartu