Gaur aurkeztu da Arrasateko Udalaren webgune berria. Badira aste pare bat gunea martxan dagoela sarean, baina gaur izan da bataio ofiziala. Gune berri hau prestatzeko Code & Syntax enpresak Udalerria Web Plataforma erabili du.
Xabier Zubizarreta Arrasateko alkatea bertan zelarik aurkeztu dute webgunea udaletxean, eguerdiko 12.00etan. Code & Syntax-etik Garikoitz Araolaza teknologia arduraduna izan da bertan. Gunea hemen bisitatzen ahal duzue:
Udalerria Web Plataforma interneten publikatzeko sistema berritzaile bat da. Berez, ez dugu webgunea bera egin, marko huts bat baizik. Marko automatizatu horren barruan Udaletik kudeatu ahal izango dituzte dauzkaten informazio eta ekimen guztiak.
Udalerria web plataformak baditu zenbait ezaugarri berezi. Zenbait azpimarratzekotan:
Erantzun
Sartu