Teknologia albisteak

Trikitixa Elkartearen webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-01-24 : 10:01

Historia, eztabaida gunea, agenda... salto egin dute trikitilariek tala gainetik sarera. Webgune honek ziur balio duela trikitixaren gaineko berri zabaltzeko. Badugu Beste Webgune Euskaldun Bat.

Bazenekiten bizkaiera darabiltenek trikitiari filarmonika deitzen diotela? Halaxe dela aurkituko duzu trikitixa elkartearen webguneko historia atalean Batzuentzat dantza mota bat da, beste batzuentzat musika estilo bat baina gaur egun eta orokorrean tresnari, akordeoi diatonikoari deitzen zaio trikitixa. Bizkaian orain 20 urtetik honako terminoa da trikitixa, filarmonikea erabili izan da Italierazko fisarmoniche-tik datorren terminoa delarik.

Euskaraz, ingelesez, gaztelanieraz eta frantsesez apailatutako webgune honetan bada gehiago ere, ordea. Berrien zerrenda, Trikitixa diskoen argitalpenen berri...

Agenda ere badute webgunean, dena den, momentuz behintzat, Tapia eta Leturia eta Kepa Junkeraren kontzertuak dira nagusi. Egongo da besterik ere...

Interesgarria izan daiteke sortu duten, eztabaida gunea. Horrelaxe diote beraien webgunean: Trikitixaren inguruko iritzi-trukea ere bultzatu nahi genuke Elkartearen web gunetik. Horretarako, "trikitixa" izeneko posta-zerrenda sortu dugu. Ia balio duen trikitixaren gainean sortzen den eztabaidak.

Erantzun

Sartu