Teknologia albisteak

Beste azento batekin (viste?)

Erabiltzailearen aurpegia
Sorgintzulo - Gipuzkoa
2003-01-24 : 11:01

Gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko ematen diren urratsak behin eta berriro auzitan jartzen dira, edo prentsaren bitartez zalantzan. Kasu honetan, argentinarra izatearren kalera!

Hainbat eta hainbat aldiz entzun behar izan dugu euskararen ezagupena eskatzea lanpostu bat lortu ahal izateko "diskriminatzailea" dela, nahiz eta lanpostu horretan aritzeko ezinbesteko tresna izan.

Orain Madrileko irrati batean esatari bat kaleratu dute ( ikusi hemen ) bere azentoak argentinarra dela adierazten duelako. Kirol kazetaria da argentinarra. Dirudienez, Madrileko irrati publikoan halako doinua entzutea (nahiz eta hizkuntza bera izan) ez dute egokitzat jotzen. Eta baztertzaileak gu omen gara !!!

Irrati saioko zuzendariak elkartasuna adierazi zuen, ekintza xenofoboa eta arrazista zela esanez.

Movimiento Argetino en el Exterior taldeak ere kaleratze hau gaitzetsi du.

Telemadrid radio gunean ez dugu informazio horren berririk, noski. Kuriosoa den arren, honela diote: Para estar informado al minuto de las noticias más relevantes de la actualidad informativa,

Erantzun

Sartu