Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Hiztegi demokratikoa"

r. xalba garez
2003-01-23 20:01

Herri-diruen erabilera alderdikoiaz kexu dira kostituzionalistak.... Zozoak beleari ipurbeltz. Arabako foru aldundiak apustu serioa egin du maiuskulazko Demokraziaren alde, honako liburu elebiduna argitaratuz: "Euskal hizkera politikoaren Hiztegi Demokratikoa". Hiri libertateak izeneko fundazioak egun du, Mario Onaindiaren hitzaurreaz. Bertan agertzen diren definizioak aluzinanteak dira.

Ikusi bestela, hurrenez hurren (197 orr.) agertzen diren hauek:

  • Nazionalista: "euskaldunok besteak bezalakoak garela pentsatu ere egin ezin dutenak dira, mestizajea eta garapena garela alegia. Beraiek eurrez (sic) ezarri eta definitutako euskal herriaren esentziak gordetzen dituzte eta beraz beraiek bakarrik defenda dezakete Euskadi. Arabako biltzarkide nazionalista batek behin esan zuen Euskadin konstituzionalistek gobernatuko balute azeriak oiloak zaintzen jartzea bezala izango litzatekeela, baina Araban jada gobernatzen dute eta gainerako probintzietan baino askoz askatasun handiagoa dago".
  • Abertzale: " euskal herriaren alde kanpo eta barne etsaien aurka aktiboki borroka egiten duena da, euskaldun eta espainiarren arteko banaketa sozial eta politikoa lortzeko helburuarekin eta hartara komunitate nazionalista eraiki ahal izateko".
  • Konstituzionalistak: "aniztasuna eta Estatu espainiarrean integratzea bultzatu eta defendatzen dituzten demokratak dira eta Espainia herrialde demokratiko eta autonomiko gisa onartzen dute. Nazionalistentzat, aldiz, ezdeusa dira, Euskadiren arrotzak, etsaiak".

Eskoletan banatuko dute gainera, larri ibili...!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu