Teknologia albisteak

Kazetaritza digitalaren errentagarritasun eskasa

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2003-01-27 : 13:01

Ondorio horretara heldu ziren Espainiako eta Hego Amerikako Kazetaritza Digitalaren IV. Biltzarrean parte hartu zuten adituak. Egunkari elektronikoetan publizitatea ipintzea ez da nahikoa izan, eta galerak saihesteko enpresa komunikatibo batzuk, beren online edukien truke, kobratzea erabaki dute.

  • El Mundo-ko Gumersindo Lafuenteren ustez, badago publizitatez bakarrik finantziatu daitekeen espazio informatiboa, trukean ezer ordaindu beharrik gabe. Kontuan izan behar da ElMundo.es Espainian eta Hego Amerikan nagusi dela, eta 2002ko azken hilabeteetan irabaziak ere izan zituela.
  • 2002ko abendutik, berriz, ElPais.es -en sartzeko ordaindu behar da, eta horregatik galera garrantzitsuak izan ditu. Sailaren ordezkari Marilo Ruiz de Elvira-ren iritziz, irratiak ere hamar urte behar izan zituen errentagarri izateko. Hala ere, gogorra izan behar da erabiltzaile kopuruaren %40 jaistea. Ruiz de Elvirak dioenez, erabiltzaile askok kapitalistak izatea leporatzen digute. Ez dakit nondik atera duten El Pais-en izaeraren ideia hori; paperezko egunkaria ere ordaintzen dute...
  • ABC.es buru Jose Manuel Nieves-en ustetan errentagarritasunaren arazoa enpresariena izan behar du, ez kazetariena. Hala ere, kazetaritza digitala lantzen duten komunikabideek dirurik ez galtzeko enpresok PCen salmenten eta telefono-operadoreen irabazien zati bat eskatzea proposatu zuen.
  • BBCMundo.com -en 250 kide lanean ari dira, informazioa eguneko 24 ordutan eskaintzen dute eta Britaina Handiko instituzio publikoen laguntza dute. Arrakastatsua izaten ari da, eta bere ordezkari Xabier Celayak adierazi zuenez etengabe hausnartzen ari gara informazioa eskaintzeko bide berriak.

Erantzun

Sartu