Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pedofilia: sarean gero eta arruntagoa

editorea - Sustatu
2003-01-20 11:01

Sarea zein bizkorra den esaten dugun bakoitzeko zein geldoa den erantzuten digunik ez da faltako. Geldoarekin batera "zikina" ere bada Internet. 12 herrialdetan 300.000 pertsona zipristintzen ditu pedofiliak. Sareak haurrekin negozioa egiteko balio du.

Pederastak ez dira Internetetik heldu, lehen era bazen fenomeno hau, baina zabalkundea emateko balio izan duela ezin ukatu. Nori ez zaio heldu mezu bat pornografiarekin lotura zuzena duena? UNESCO-ko zuzendari nagusi izandako federico Mayor Zaragozak umeekin egindako milioi erdi irudi kontatu ditu El Mundon irakurri ahal izan dugunez.

Haur-pornografiaren kontrako Elkartea ere badago eta argi dute Internet izan dela zabalkuntzako oinarri, baina era berean, erabiltzailea aurkitu eta identifikatzen laguntzeko tresna ere bada. Iaz, eta milaka Internauten laguntzaz, eduki "zikin" hori zuten 1277 kasu antzeman zituzten. Horietako 812 foroak ziren eta bertan irudi trukea demasekoa zen. Horietako foro batzuk, gainera, 5.000 pertsonatik gora zituzten zerrendatuak.

Zer egin konpontzeko

Konpontzeko modu bakarra ikusten dute Haur Pornografiaren kontrako Elkartetik: denuntziatu egin behar da, Ertzantzari edo beste poliziaren bati, denuntziatu diote. Estatuan 47 pertsona izan dira detenituak iazko urtean, hala ere, kontua ez da herrialde batekoa bakarrik. Globala da arazoa eta irtenbideak ere bide horretatik aurkitu beharko dira.

Azterketa semantikoa egiten duten teknologia garatzen ari da eta, nolabait, filtratzea ere posible da hitz klabe batzuk dituen mezua. Ez da, ordea, %100-ean segurua.

Legeak zigortzen duena

Gogoratu behar da, Espainiako zigor kodeak dioenez, material pedofiloa edukitze hutsa zigortzeko modukoa dela. Beraz, ez da bakarrik komertzioa edo zabaltzea kontua. Norberak etxean material hori izatea ere delitua da gaurko legediak dioenez.

Politikoak, epaileak, kaleko pertsonak... asko eta asko dira material hau erabiltzen dutenak. Sona handia izan duen azkenengo kasua "WHO" taldeko lider den Pete Twnshend-ena izan da. Berak dioenez, bere autobiografian gehitzeko sartu zen horrelako lekuetara.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu