Sustatu logoa Teknologia albisteak

XWEB: sei aldiz bizkorrago dabilen nabigatzailea

editorea - Sustatu
2003-01-17 10:01

Mutiko bat izan da nabigatzailea sei aldiz bizkortzea lortu duena. Horretarako 18 hilabete behar izan omen ditu eta hizkuntza informatikoan idatziteko 780.000 lerro.

Gaur sartu naiz "libertad Digital" medioan Ibarretxeren gainean zertzuk esaten zituzten begiratzeko. Badakizue, ez dute hemengo inortxo ere pakean uzten, eta... Dena den, beste berri batek eman dit atentzioa, honetxek:

Interneten nabigatzea sei aldiz bizkortzea lortu du mutiko batek

Mutikoak 16 urte besterik ez ditu eta browser horrekin, lau eta sei aldiz bizkorrago nabigatzera heltzen ei da. Dublineko University College-n saritu ere egin dute software hori erakutsi duen Adnan Osmani.

Ehuneko ehunetik ehuneko bostehunerako aldea dago lastertasunean. Gura genuke gure nabigatzaileek ere horrelako bizkortasuna izatea, edo ez? Entzun ditugu zuntz optikoa dela edo ADSLa dela edo RDSI dela... baina oraindik, asko eta asko, ni oraintxe ari naizen moduan, betiko hari fin horretatik dihardugu nabigatzen eta egia esan, nahiko latza da kontua.

Osmanik, 780.00 lerroko programazio bat egin du eta horretarako 18 hilabete behar izan ditu eta gaineratu du 7 bider bizkorrago egiten saiatu naiz, baina sistemak flipatu egiten du 7 aldiz igotzen bada abiadura. Dudarik gabe, enpresa bat baino gehiago gerturatu da programa erakusen zuen tokira eta interesa piztu duenik ezin ukatu. Nabigatzaile berriak, (orain patentatua dagoenak) 120 bilatzaile kontsultatzeko aukera ere ematen du. nik egin dudan nabigatzailea lehenengoa da munduan DVDrako barra bat gaineratzen diona. Horrekin, DVDa ikusten zaudela Internetez nabiga dezakezu.

Nabigatzaile berria XWEB deitzen da. Arraroa mutiko honek bere webgune pertsonala ez izatea. Googelek, behintzat ez du honen berririk, eta Googelen agertzen ez dena...

Mutiko hau ez da galduko, ordea, ez sarean ez eta teknologia berrien munduan, ez horixe!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu