Teknologia albisteak

Prestigeren gainean ale monografikoa Kalegorriak

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Kalegorriatik hartua
2003-01-15 : 12:01

Kalegorria digitalak Prestigeren auzia gertutik jarraitzen du eta gaur mezu bat heldu zaigu horren berri ematen. Kalegorria aldizkariak Bush,Clinton eta Jeltsinentzako finantzazioa, Zarzuelak eta Moncloak dituzten negozioak, arma kimikoak ontzian, txapapote trafikoa eta ezkutuko beste hainbat kontu, argitaratu ditu 19 orrialdetako ale monografiko batean.

Egunkari digital gisa hiru hilabeteko saiakera egin ostean, Kalegorria digitalak eguneroko edizioa aldi baterako etetea erabaki du. Birdoitze teknikoak egiten dihardute. hala ere, Prestigeren auziaz badu irakurtzekorik "Prestigeren Sarea" titulupean:

Prestigeren sarea

Prestigeko fuel-olioak eragindako ingurumen hondamendia, erreportaje hau ixterako orduan, kostalde galiziarraren aurkako laugarren marea beltzean ari zen. Bestalde, Lurraren jabeek eta haien akolitoek hondamendiaren arduradunekin duten zerikusia ezkutatu nahi dute agintari espainiarrek gidaturiko elkartasunaren eta informazio blokeoaren bitartez. Beraiek dira, Coulouthros ontzi-enpresa –petroliontziaren jabea–, 86.000 tona petrolioko kargaren jabeak (zifra ofiziala), Marc Rich eta Mikhail Fridman, eta deklaratu gabeko kargaren (helburutzat Saudi Arabia zuten arma kimikoak egiteko materiala) jabeak, besteak beste Clintonen, Bushen, Cheneyren, Jeltsinen eta Ariel Sharonen ibilbide politikoak finantzatzen dituztenak.

Beraiek dira, hain zuzen ere, finantza-espekulatzaileak eta heriotza saltzaileak, eragile desorekatzailez osatutako kohortearen bitartez (NATO, CIA, MI 6, Mossad…), hondamendi sozial eta ekonomikoa eragin dutenak Galizian, kostalde portugaldarrean eta Kantauriko erlaitzean. Rich buru dutela, petrolio, arma eta droga trafikatzaile horiek lekua egin dute espainiar Estatuan eta Zarzuelaren, Moncloaren eta politikagintzako eta finantzetako instantziarik gorenen (Fernandez Tapias, Juan Abello, Manuel Fraga, Loyola de Palacio…) babesa dute, zeintzuek kosta ahala kosta ari diren Prestigeko piratekin dituzten irabazi handiko negozioak ezkutatu nahirik.

Gehiago irakurtzeko hemen duzu kalegorriaren webgunearen azala.

Erantzun

Sartu