Urtarrilaren 17an banatuko dira 2001eko Landazuriak. Arratsaldeko 19:30ean izango da ekitaldia, Musikaren etxea deitutako auditorioan, Gasteizen. D. Victor Mendialdua Aramaiko organistak jasoko du norbanakoei dagokien saria eta elkarteei dagokiena, berriz, Arabako Belenista elkarteak.
Jesus Maria Estarrona eta Maria Teresa Murgak aurkeztuko dute ekitaldia urtarrilaren 17an. Ekitaldia eta gero, kortzertua egongo da eta baita luntx txikitxo bat ere bertaratzen diren guztientzat.
Landazuri sariak, izen bereko elkarteak sortu zituen 1992an eta harrezkero, urtero-urtero ematen dira. Helburua, norbanakoek zein elkarteek egiten duten lana txalotzea da. Giza-elkarteei egindako onurak txalotzen dira ekitaldi onetan. Armanda Llanosek egindako egurrezko eskulturak banatuko dira aurten. Berez, ekitaldiak 2002an behar luke izan, baina data batzuk direla medio atzeratu egin da.
Sarituko direnen berri:
Solfeoa eta pianoa ikasi zituen Fidel Ibargutxirekin batera. Azken hau Lekeitiora joan zenean, Victor geratu zen organo-jotzaile bakar Aramaion. 50 urtean jardun du pianoa jotzen Aramaion. Eta zenbatu uste duzue kobratzen zuzela lan hau egiteagatik? Ba urte askoan zehar 15.000pta, nahiz eta azken bolada honetan 25.000pta kobratzen dituen
Elkarte hau 1986an sortu zen, nahiz eta lehenagotik, 1974tik jardunean egon. Gasteizko Aurrezki Kutxa Munizipalak egiten zituen lehiaketen ondorioz sotu zen elkartea.
Urtero-urtero, 1986az geroztik, karmeliten klaustroan jarri dute Belena, Manuel Iradier kalean. Belenen erakusketa hau hogei egun eskasetan 32.000 bisitarik ikusi dute. Erakusketa egitea 1964 utzi egin zen hainbat arrazoi tarteko, abina Jauan Cruz Apodacak 1984an ekin zion berriz ere lanari. Belenen elkarte honek, gabonetako pregoia ere antolatzen du. Belenak jartzen laguntza ere ematen dute antolatzen dituzten ikastaroekin. Ikastaroak doan izaten dira eta ez dago zertan elkareko kide izan beharrik.
Azken hiru urtetan hauek izan dira sarituak:
Norbanakoa: Victorino Palacios-i.
Elkarteari: Valentín de Foronda Institutuari
Norbanakoari: Jesus Olaizola, Antso Jakituna liburutegiko liburuzain ohiari.
Elkarteari: las Asociaciones de Amigos de Valdegovía y de Valpuesta.
Norbanakoari: Joseba Lobera.
Elkarteari: Tullonium elkarte kulturalari (Dulantzi) eta bertako Udalari, 1834ko borrokaldiaren antzezpenarengatik
Norbanakoa: Víctor Mendialdua, organo jotzailea.
Elkarteari: Arabako Belenista elkartea.
Erantzun
Sartu