Sustatu logoa Teknologia albisteak

Spam-a: hau da hau zerrikeria!

Sustatu - editorea
2003-01-14 13:01

Zuek ere jasotzen dituzue eskatu gabeko mezu pila bat? Kokoteraino zaudete inoiz erosiko ez duzun poltsikoko telefono horren iragarkiak jasotzen? Nola jakin dute zure helbidea Afrikako tipo hauek? Spam-a: Informazio Gizarteak ekarri digun on guztien artean tragatu beharreko zerrikeria.

Ez dakigu zer den egin beharrekoa "kaka" hori guztia ez jasotzeko. Gure ordenagailuan dagoen posta kudeatzaileak badu erremintaren bat, baina ez ehuneko ehunean segurua. Beharbada Sustatuko irakurleren batek jakingo du metodo egokiren bat... Nik gustura irakurriko nuke Lourdeseko miraria letxe etorriko litzateken aholkuren bat...

Nik bost posta helbide erabiltzen ditut eta horietako bi ia zabaldu ezin diren horietakoak dira. Leporaino betetzen zait mezuak jasotzen dituen kutxa eta apartatu ezinda ibiltzen naiz kaka baino ez diren mezu horien bila. Nire kasuan, ingelesez datozen gehienak, ez dira asko inporta zaizkidanak, eta beraz, nire makinari esan beharko nioke ez egiteko kasurik ingelesez datozen mezuei, baina hori eginda, galdu ere galtzen ditut ingelesez heldu arren asko axola zaizkidan gauzak. Gaur bertan, horietako bat apartatu dut gainontzeko iragarki uholdetik. Eskerrak Before & After magazine-tik bidali didaten mezua irakurri dudan, bestela harpidetza bi aldiz ordaindu beharko nuke "Bank Error" egin dutela-eta.

Posta zerrenda batean irakurtzea egin dut timoak egiten direla nigeriar erara ere. Honela zioen Mikelek eibartarrak zerrendan: *Afrikako herrialde bateko presidentearen andreak (ejem ejem) idatzi zidan, handik dirua atera nahi zutela eta negozio bat proposatzen. "Timo a la nigeriana" deitzen omen diote honi.

Ez da lehenengoa eta azkena ere izango Spam-aren adarretan harrapaturik dagoena. Zuei ere gertatzen zaizue? Zer egiten duzue Spamaren kontra?

Lagun bati irakurri diot sarean, spamaren azken teknologia spam pertsonalizatua deitzen zaiola. Toparen topea omen da. Egin klik erantsi dugun argazki horretan, ikusiko duzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu