Gogoan hartu UEUko Informatika Sailak antolatzen duen Informatikari Euskaldunen IV. Bilkura (IEB2003) ekitaldirako, komunikazioak aurkezteko azken eguna gertu dagoela:urtarrilaren 17a
Datorren Apirilaren 4an Informatikari Euskaldunen IV. Bilkura (IEB2003) izango dugu.
Ekitaldi honen gai nagusia Informatikaria gizarte elektronikoan izanik gai nagusi horri lotutako hitzaldiak izango ditugu. Eta horietaz gain, komunikazioen bitartez parte-hartze aktiboa izan nahi lukeen edozeinek izango du aukera bere hitzaldi laburra egiteko.
Komunikazioak
Gogoan hartu komunikazioak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 17a duzula.
Iraupena: Komunikazio bakoitza egiteko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.
Gaiak: Gai-zerrenda e-gizartearekin lotuta badago ere, ez da, noski, itxia: Gai posibleak: Giza-komunikazioa, Merkataritza elektronikoa, Administrazio elektronikoa, Irakaskuntza telematikoa, Sarea eta eleaniztasuna,...
Zer bidali: Gehienez orrialde batetako laburpena, paperean zein formatu elektronikoan (ASCII) bidali behar da. Komunikazioak izenburua, egileen izen-deiturak eta lantokiaren izena eraman beharko ditu. Aparte bidali harremanetarako helbidea, posta elektronikoa izanez gero, eta telefono-zenbaki bat.
Nora bidali: Olatz Arbelaitz Informatika Fakultatea 649 p.k., 20080 Donostia Tel.: 943 018042 Fax: 943 219306 acpargao@si.ehu.es
Informazio gehiago: IEB2003
Besterik gabe, har ezazu agur bero bat.
Ainhoa Latatu Titulazioak@ueu.org
UEUko Ikastetxe nagusia Otaola hiribidea 1 20600 Eibar tel. 943 821426
Erantzun
Sartu