IPES-GITE elkarteak bi ikastaro edo mintegi jarriko ditu abian laster batean. Lehenengoa Nazioarteko egunerokotasunaren inguruan hausnartzeko izango da eta bigarrena berriz, Nazioarteko Ordenu Berriaren ingurukoa izango da.
IPES-GITEren asmoa egunero nazioarteko berrien abiadurak lasaitasunez hausnartzen uzten ez diguna foro honen bitartez aztertzea da. Irak, Venezuela, Brasil, Ekuador, Europa... Nazioartea azken finean. Eta hori izango da ildoa: Nazioartegintza landuz hausnarketa multidisziplinarrari ekitea, nazioarteko gaiak ulertu eta haien inguruan norberaren iritzi propioa jorratzeko aukera izan. Gainera IPES-GITEren proposamen honetan ez da beharrezkoa inolako maila jakinik edukitzea parte hartzeko.
Baina bigarren tresna bat ere badugu nazioarteko ezagutza handitu nahi izanez gero:
Zeharo konplikatu diren gatazken inguruko hausnarketak, gakoak... Gainera, GKEn papera, globalizazioa, katastrofe naturalak, Ipar eta Hegoaren arteko desorekak ere aztertuko dira. Holan 4 atal izango dira:
1- Nazioarteko egoera 80. hamarkadan. Bipolarismoaren azken aztarnak.
2- Golkoko gatazka eta Nazioarteko Ordenu Berriaren Sorrera.
3- Nazioarteko Ordenu Berria eta globalizazio prozesua. 90. hamarkada prozesuaren funtsezko aldaketa geopolitikoak (SESBen desagerketa, Jugoslabia, bake prozesuak: Irlanda, Guatemala, Colombia...
4- Islam politikoa. Globalizazioari erreakzioa (Afganistan,. Palestina, Al Qaeda, Iran...) Honezaz gainera hainbat dokumental eta bideo proiekzio izango dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero deitu: 94-479-04-30
Erantzun
Sartu