Teknologia albisteak
1

Elgetak benetako webgune dinamikoa du

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - sustatu
2003-01-10 : 13:01

Elgetako Udalak uneoro emango du bideen egoeraren berri elurteak irauten duen bitartean. Puntako teknologia duen webgunea estreinatu berri du eta webgune hori erabiliko du informazio eguneratua gura duenaren eskura jartzeko.

Bi aldagaik eragin dute Elgetako Alkate Patxi Basaurik erabaki hau hartzera: Batetik, elurte handiak daude aurreikusita; bestetik, Maltzaga-Urbinako autobidean izandako istripuak auto hilarak ekarri ditu Elgetara. Izugarri handitu da trafikoa Elgetan eta horri irtenbidea ematea erabaki du Udalak.

Elgetako Udalaren webgune berriak, www.elgeta.org , Zope web aplikazioen zerbitzaria du bere oinarrian. "Software librearen" esaten denaren alorrean emaitza komertzial onenetakoa eskaintzen ari den softwarea.

Izan ere, Elgetako Udalak beste erakunde hauen azpiegitura berbera darabil webgunean: Frantziako Barne Ministeritza, Austriako administrazioaren atari nagusia, edo erakunde militar batzuen guneak ere bai ( Norvegiako Armadarena, esaterako) denak Zope-rekin eginak. Frogatua baitago software honek aukera egokiak eskaintzen dituela e-Government esaten den alor horretan: herritarrarenganako hurbilpena Administrazioaren aldetik, Internet erabiliz.

Internet izango da, beraz, edurteari eta trafiko gehitzeari aurre egiteko baliabideetariko bat. Hala ere, Udalak, goizeko 6etatik gaueko 10etara edozeinen zerbitzura egongo den telefono bat ere jarri du. Bidea nola dagoen jakiteko 943 768 022 telefonora deitu dezakezu eta han erantzungo dizute nola dagoen bidea.

Elgeta.org-eko funtzionalitateen artean: edukien kudeaketa dinamikoa, egutegi eta albistegi automatizatua (harpidedunentzako mezu bidalketarekin), eleaniztasunaren kudeaketa, ezinduentzako testu-bertsio egokitua, bilaketa adimentsua etab. daude. Edukien kudeaketa dinamiko horri esker, Elgeta.org-ko portadan egunero-egunero emango dira eguraldi parteak. Horrela, Gipuzkoan Udal bakarra izango da Internet bidez trafikoaren informazio eguneratua eskaintzen duena.

Goienak garatutako eta kudeatutako webgunea da BWEB hau Code & Syntax-en Udalerria Web Plataforma erabiliz.

Erantzunak

Pello Agirre
2003-01-10 : 14:15

Atzo irratian entzun nuen Basauri alkatea hizketan eta gaur, hara non, Sustatun.



Izugarria da horrelako herri txiki batek teknologia berriak hain ongi erabiltzea. Ez dut ezagutzen alkatetzan, baina nahi nuke beste hainbat herriren eredu ere izatea. Zorionak Basauri gipuzkoar xume honen partez.

Erantzun

Sartu