Sustatu logoa Teknologia albisteak

Urtebete Literatur Emailuak irakurtzen

Urtebete da Literatur Emailuak egiten hasi ginela. Eta horrela, aste honetan urtea bete dugu. Urtarriletik urtarrilera, astero egon gara ehundaka literaturazaleren posta elektronikoan. Izan ere, astero e-postaz doan banatzen den albistegi elektronikoa da Emailuak.

Urte honetan zehar, albisteak, liburu berrien berri, efemerideak, agenda eta hainbat informazio eskaintzearekin batera, 30etik gora web argitalpen eskaini ditugu Susa literatura argitaletxearen Literatur Emailuekin. Liburu zaharrak, aktualidadeko liburuak, liburu berri berriak on-line, Sarrionandia, Aresti edo Otamendiren ahotsez grabatutako poemak, itzulpen liburuak edota albiste bereziak. 54 albistegi, etenik gabe urte osoan zehar.

Eta aste honetan bertan, Joxemi Zumalabe omentzeko bere bi liburu: batetik, Anton Santamaria eta Jose Anjel Eizmendirekin batera idatzitako Makina antzezlana, 1969an kaleratua, eta Josu Landarekin batera burututako Ipurtargi beltza (1983), oso-osorik, Joxemiren marrazkiak barne.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu