Zein izango da kazetaritza digitalaren bilakaera?
Kontua da inork gutxik dakiela zein izango den hemendik urte bete barru boladan izango duguna. Weblog-ak lekua jango ote dio prentsa modu tradizionalari? Prentsa tradizionala kobratzen hasiz gero zer esango du erabiltzaileak?
Gurean ez daukagu prentsarik Internet-edukiak kobratzera ausartu denik. Hala ere, ondoan, baditugu adibide batzuk. Sustatun bertan ere komentatu dugu El Pais nola kobratzen hasi zen etab.
Kobratzea dago prentsa tradizionala banatzera ohituta daudenen buruan, baina dudak sortu beharko lituzkeen artikuluak agertzen hasi dira sarean. Esaterako Wired-en agertutako hau non esaten den weblogek New York Times-en irakurleak gaindituko dituztela 2007an.
Weblog-ak dira etorkizuna?
Paperean dauden periodikoetarako lotura zale dira, ordea, weblog asko eta asko, eta esan daiteke, bai weblogak eta baita gainontzeko periodikoak ere kaltetuak izango direla ez baitira elkar elikatuko.
Eta orain? ba orain, El Pais-eko artikulu batera lotura egitea zentsurik gabekoa litzateke, beraz, aipamena egin eta kitto! Horixe egiten hasi da, esaterako, PeriodistaDigital. aipatutako medioan argi uzten dute: Todo en Periodista digital seguirá siendo gratis. Zita eginez informatzeko eskubidea dagoela argi lagatzen dute Periodista digitalekoek. Konstituzioko artikuluak ere erabili dituzte eskubide hori aldarrikatzeko.
Bitakora pertsonalak
Bitakora pertsonalen kasua ere hor dago eta dudarik gabe, indarra hartzen diharduten guneak dira, beraz, erabiltzaileak aukera egin behar izaten du eta kontuan hartu behar dugu bi artikulu batera ezin daitezkeela irakurri eta irakurleek denbora mugatua dutela irakurketarako. Ikustea besterik ez dago Blogalia deitzen den zerbitzarian zenbat bitakora dauden. Bitakorak (weblogs edo blogs moduan ere ezagunak) zer diren jakiteko egin klik hemen.
Erantzunak kargatzen...