Teknologia albisteak
1

Aitortu Internetez? Ezta pentsatu ere!

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-01-08 : 12:01

Mundua aurrera doa, baina eliza atzean geratzen ari ote den ere... Udalean eskaerak egin daitezke e-mailez, baita trenen ordutegiak jakin, erosketak egin etab. baina elizan... Elizak ez du fede handirik Interneten, dirudienez. Aitortu behintzat ezin daiteke egin modu digitalean. Seguru, ordea, dirua jasotzeko pegarik ez dutela...

Aitortu e-mailez? ezta pentsatu ere, hori deabrukeria!

Elizak galarazi egin du e-mailak erabiltzea aitortzan Europa Press-eko albiste batean irakurri dugunez. Ez posta elektronikoa ezta faxa ere! Valladolid-eko Artzapezpikutza buletin ofizialean ere agertu da berria, eta bertan dago idatzita hitzez hitz hauxe los inconvenientes, derivados de tal lamentado uso son principalmente evidentes, pero será beneficioso considerar en particular que tal abuso podría degenerar en la violación de los mismos elementos constitutivos o connaturales del Sacramento de la Penitencia (sacramentalidad, cercanía física de los sujetos, diálogo, consecuencia eficaz también psicológica) y de todos los aspectos especialmente concernientes al mismo sacramento.

Itzulpena egiten ere hasia nengoen, baina bat ez dago oso jantzia eliza kontuetan eta hanka sartzeko arrisku bizia ere banuen... Baina gehiago ere badakar: El problema -agrega la nota- se pone en términos de especial urgencia y delicadeza a propósito de la Penitenciaría Apostólica, que ex profeso trata materias confiadas a la Iglesia mediante el cuarto sacramento. Es por lo tanto obvio que también otros objetos que deben ser referidos a la Santa Sede exigen rigurosas cautelas.

Ez da hor geratzen nota hori, animatzen ditu apezpikutza abade guztiei agindu zehatzak ematera. Helburua, baliabide teknologikoak bazter utzi eta bakarrik ohiko baliabideak erabiltzea. Lana galduko duten beldur ez dira izango ba! Funtzionarioek duten beste traba ez dute ba lanpostua izateko...

Erantzunak

ujotaofm
2003-01-17 : 09:43

Zer deritsazu interneteren bidez sikologoareakin harhemanak edukitea? Edo ta internetaren bidez ezkontzea edo sex egitea? Arazoa ezta gaureguneko aurrerapenekin batera joatea, pertsonaren topaketa da garrantzitsua.

Erantzun

Sartu