Teknologia albisteak

Euskaraz.com: Euskara hutsezko ataria

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor López de Aberasturi - Kaixo!
2003-01-07 : 11:01

Kaixo.com-eko erabiltzaileak askotan proposatu didate euskara hutsezko sarbide bat, hau da Olentzeroren euskal internautentzako oparia.

Bertan interneten gehien erabiltzen diren zerbitzuak aurkitu ahal izango dugu.

Aurkibidea:
Euskarazko web loturen aurkibide bilatzaile bat

Berriak:
Europa press-eko euskarazko teletipoak

Txat:
Beste euskaldunekin hitz egiteko topagunea

E-posta:
Zure posta elektronikoa zureizena@euskaraz.com euskaraz eta dohainik.

Foroa:
Euskarazko eztabaidagunea.

Euskaraz.com interneten euskara zabaltzea eta erabiltzea du helburu, proiektu honetan zuk parte hartzea gustatuko litzaiguke. Azken finean helburu hau euskaldun guztiona izan behar da. Gure helburua kalitatezko zerbitzuak eta informazioa eskaintzea da eta horretarako euskal gizarte guztia proiektu honetan parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Erantzun

Sartu