Teknologia albisteak
1

Logroñes futbol taldea atari porno batek finantzatuko du

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-01-07 : 12:01

buxcador.com porno enpresak Logroñes lagunduko du diruz denboraldia amaitu bitartean. Ez dakit Astorek kamisetak ematen dituen bezala porno atari honek ere produktuak emango dizkien, baina bai behintzat 800.000 euro. Ez da gutxi! Emango du zeresana berriak egunotan.

Janos Beke-k egin du aurrera proposamen honekin. Futbolarien soldatak, beraz, Internet-eko atari horren jabeek ordainduko dituzte.

Arduradunek hauxe komentatzen dute: erotismoa webguneak duen eduki bat gehiago baino ez da. Bizi garen egunotan, ezin gara fariseoak izan: dirua datorren lekutik datorrela ere dirua da.

Las Gaunasen atari horren propaganda ikusi ahal izango dugu, beraz, hemendik aurrera. Eta ez futbol zelaiko hezietan bakarrik, kamisetetan eta oro har kirol jantzi guztietan jarri ahal izango ditu iragarkiak.

Logroñeseko jokalariek atzeratuta dituzten 4 nominak ordaintzeko ez da etorriko gaizki. Hurrengo partidua Tafallan dute eta denborak laguntzen badu, behintzat, buxcador.com ikusi ahal izango dugu kirol jantzietan. Berria osorik La Riojan irakurri dugu.

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2003-01-08 : 11:51

Bueno, Athletic-en Gabon hauetako iragarkiak ere hor ditugu... Denak larrubizi futbol partidu bat jokatzen, arbitroa eta ikusleak ere bai, harik eta streaker bat Athletic-eko txandal batekin irtetzen den zelaira, atentzioa deitzera.


Hori bai, ipurdiak ikusten dira, baina pitilinak ez.


Erantzun

Sartu