Urte hasiera dela eta, beti bezala hasi berria den urterako aurreikuspenak.... Zer gertatuko da Interneten 2003an?, zeintzuk izango dira tendentzia nagusiak...?
Joan zen egunean 2002 urteko balantzea egiten genuen.
Orain, hona hemen Quebec-eko Veille -k iragarritako joera nagusiak 2003 urteari begira:
Internet zerbitzarien %66a edota zerbitzari korporatiboen %27a lortu ondoren, doako sistema komunitarioek ordenagailu pertsonaletara ailegatzeko heldutasuna lortuko dute. Hau da, Linux-ek ordenagailu pertsonaletan ezartzeko heldutasuna lortuko du . Ezagunak diren aldaketaren aurkako erresistentziak direla eta, oraindik urte asko pasatuko dira Linux bulego gehienetan ezarri arte, baina 2003 urte honetan lehen pausuak emango dira.
Prezioen jaitsierak, segurtasuna handitzeak, eta bertsio azkarren agertzeak (esate baterako, 802.11b, 22Mb/s - an eta 802.11a 54 Mb/s -an), 2003 urtea, hari bako urtea egingo dute, bai etxebizitzetan eta bai enpresetan, naiz eta azken hauetan erabaki hau astiroago hartu. Harien desagertzea, Internet eta informazioaren akzesoari dagokionez, benetako iraultza izango da.
Milaka web egunkari pertsonalek, hau da blog-ak edo weblog-ek, hasiera batean nagusiki sektore teknologiko eta periodistikoetara mugatuta zeudenak, audientzia handituko dute. Korreoa eta webaren ondoren, Internet-eko hirugarren fenomeno soziala bihurtuz!. Horrela..., hona hemen Sustatu ! edo Quebec-eko mediak sartutako YAWN (Yet Another Weblogs Newsarticle)
Txo, gehiegi da! Korreo elektronikoak hartu duen garrantzia kontutan izanik eta eskatu gabeko mezuen proportzioa eten gabe gehitzeak, azken hauen aurkako erabakiak hartzea eskatuko diete bai enpresa, gobernu edota kontsumitzaileen erakundeei. Bestalde, erronka publikoa bihurtuko denez, SPAM-aren aurkako teknologia fidagarriak garatzen has daitezke.
Interneteko bilaketen merkatua kontrolatu ondoren, Google-k fitxategi formatu ezberdinei (Word, Excel, Powerpoint, ea.), irudiei (dagoeneko 330 miloi irudi indexatuak), eztabaida taldeei (20.000 baino gehiago, taldeen artxiboak barne) edo notiziei, lehen erredakzio laguntzaile robota sortuz , ireki da. Orrialdearen bertsio memorizatuari akzesoa eskaintzerakoan, saretik desagertutako orrialdeen arazoa konpontzen du. Batzuen esanetan, informazioaren bilaketaren zerbitzu honen botereak gure portaeren googlezazioa dakar, hau da, gurekin kontaktuan jartzen den edozein pertsona edo erakunderi buruzko informazioa bilatzeko akto erreflexua, Orakulu berri honetan ondo errepresentatuta gaudela ziurtatzea, edota ondorengo modak edo tendentziak ezagutzeko erregularki Zeitgeist-a jarraitzea.
Tolerantziako urte batzuk pasa ondoren, web operatzaileak ezingo dute galerak eta defizit-ak justifikatu webaren izaera berritzaileagatik edota inbertsioen amortizatu beharragatik. 2003 urtea, derrigorrez, guneen errentagarritasun urtea izan behar du.
Azkenengo hiru urteetan saldutako ordenadoreen potentzia, erabiltzaile gehienek behar dutena baino askoz handiagoa da. Gainera, ordenadore bat erosteko ahalmena zuten kontsumitzaileek erosi dute bat jada. Hori dela eta, 2003 urtean PC-en merkatuan geldiketa izango da. Printzipioz, egileen aldetik estrategia aldaketa bat izan beharko luke, eta eskeinitako ordenadoreak berriztu baino gehiago prezioen jaitsierara joko dute. Honek bigarren berrizketa bat emango dio ordenagailuen salmentari, haririk gabeko sarea duten etxeetan bigarren edo hirugarren ordenagailu bat erostera animatuz.
Ba ezer gutxi berria aurten: diskoaren industriak musika webguneak geldiarazi nahiean jarraituko du eta Microsoft-ek, beste proiektuetan izan duen porrota konpentsatu nahiean, Windows eta Office-n duen monopolioa aprobetxatzen jarraituko du.
2003eko abenduan ikusiko dugu noraino bete diren Veille -n iragarritakoak ...
Register-eko artikulu hori irakurrita, Flash baino gehiago, ematen du MS-k beste produktu bat eskuratu nahi duela Macromedia erosita: ColdFusion web aplikazioen zerbitzaria.
Macromediak, bere aldetik, Allaire etxeari erosi zion ColdFusion duela pare bat urte. Oker ez banago orduan Tcl lengoaian zegoen oinarritua ColdFusion, baina Macromediak J2EE Java bertsiora ekarri du, edo holako zeozer.
Flash-arekin flashazoak eta kolorinezko gauzak egiten dira. Web aplikazioen zerbitzariekin webgune aurreratuak egiten dira. Zorionez, esparru horretan, badago ColdFusion-i edo MS produktuei aurre egiten dien teknologia libre eta doakorik, adibidez, Zope.
Ba bai, NetEconomie-ko artikulu honetan esaten duenez Macromedia-k Interneterako nahiko aukera zabala du Dreamwaver (HTML editorea), Flash edo aipatutako ColdFusion web aplikazioen zerbitzaria. Baina Microsoft-en interesa Macromediaren bezero edo erabiltzaileetan egongo omen litzateke ere, bere web zerbitzuetara erakartzeko.
Bestalde, eztabaida ederra sortu du Slashdot-en gai honek 500 iritzi baino gehiagoko thread-a!
Kuro5hin-eko eztabaida honetan ere, ekonomia, politika, geoestrategia, kultura, informatika eta bestelakoei buruzko 2003 urterako iragarpenak, iritziak etabar botatzen hasi du jendeak.
Nere belarrietara iritsi da Macromedia Microsoftek erosiko duena, ez nekien Macromedia horren beharrean zenik (The Registerren argitaratua). Nork ulertu empresa handien fagozitazioa! Macomediaren produktu famatuena Flasha da. Flasharekin eginiko leku dinamiko mordoa dago sarean, Javaren alboan flasha progarmatu erreza da eta nabigatzaile gehinek istalaturik duten plugina, SWF formatudun fitxeroak egiteko ezinbestekoa da lizentziadun softwarea erostea, eta software hau microsoften bihurtzea baa... jabe anker batetik ankerrago batera goazela. Macromediak ixilarazi bait zuen SWF formatuan weborriak egin ahal izateko software librezko proiektua, OPENGLX. Lortuko ote dute software askeko programatzaileek weborri dinamikoak egiteko flasha bezain herraminta erabilerrezik?