Teknologia albisteak

Alkateek erantzun ez herritarren posta elektronikoari

Erabiltzailearen aurpegia
Aitita Makurra
2003-01-03 : 16:01

Euskal Herriko alkateen %27k bakarrik erantzuten dituzte herritarren e-mailak oro har. Euskarazkoen kasuan, aldiz, erantzunak %15era jaisten dira.

@euskadi albistariak froga polita egin du Euskal Herriko alkateen artean, jakiteko zenbatek erantzuten dieten herritarrek bidalitako mezu elektronikoei.

Hogeita hamahiru alkate aukeratu ditu albistariak, denak ere 15.000 bizilagun baino gehiago dituzten herrietakoak: Amorebieta, Arrasate, Baiona, Barakaldo, Barañain, Basauri, Bergara, Bermeo, Bilbo, Burlata, Donostia, Durango, Eibar, Erandio, Ermua, Errenteria, Galdakao, Gasteiz, Gernika, Getxo, Hernani, Hondarribia, Irun, Iruñea, Lasarte-Oria, Laudio, Leioa, Miarritze, Pasaia, Portugalete, Sestao, Tolosa, Tutera eta Zarautz.

Alkate bakoitzari bi e-mail bidali zitzaizkion ustezko herritar baten izenean, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Mezuan herritarra kexu agertzen zen udalaren hainbat azpiegitura hondatuta zeudelako eta kaleko pintadak denbora larregi uzten zirelako garbitu barik.

Hiru hilabete geroago, bederatzi alkatek bakarrik erantzun dute: Bergara, Bermeo, Gasteiz, Getxo, Hernani, Irun, Leioa, Tutera eta Zarautzekoak. Euskarazkoei dagokienez, Bergara, Gasteiz, Hernani eta Tuterako alkateek ez dute euskaraz erantzun. Bermeokoak, berriz, euskaraz ihardetsi du kasu bietan.

Bitxikeriak

Errenteriako alkateak hilabete eta erdi behar izan du erantzuteko. Kasurik gehienetan, baina, ez du alkateak berak erantzuten, baizik eta komunikazio arduradunak (Getxon), idazkariak (Zarautzen) edo ezezagunen batek, Bermeon esate baterako, non “Bittor” izeneko batek idatzi duen erantzuna.

Datozen udal hauteskundeetan botua eman aurretik galdetuko diegu alkategaiei ea ohiturarik duten posta elektronikoa erabili eta jasotzen dituzten mezuei erantzuteko. Zer gerta ere.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago