Teknologia albisteak

MUko ikasleek ikasketak sakonduko dituzte Naoneden

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2003-01-03 : 15:01

Mondragon Unibertsitateak eta Naonedeko (Nantes) Merkataritza eta Industria Ganberak hitzarmen bat izenpetu zuten atzo, Arrasaten diseinu industriala ikasten ari diren ikasleek ikasketak sakon ditzaten Naonedeko Diseinu Eskolan.

Hitzarmenaren arabera, Mondragon Unibertsitateko tituludunek bi urteko ikasketak egingo dituzte Naonedeko Ecole de Design Nantes Atlantique delakoan. Lehendabizi, sei hilabete egingo dituzte sakontzeko arte aplikatuetan. Ondoren beste urtebete, diseinuko proiektuak prestatzeko. Eta amaitzeko, sei hilabete praktikak egiteko.

Mondragon Unibertsitateak antzeko hitzarmenak ditu eginak Milango eta Turingo diseinu eskolekin. Orain artean hantxe sakontzen zituzten diseinu industrialeko ikasketak Arrasateko gradudunek.

Gaur egun Eskola Politeknikoko 90 ikasle ari dira bigarren eta hirugarren zikloko ikasketak egiten Europako eta Ameriketako unibertsitateetan, Goier programaren barruan. Egitasmo hau 1972an sortu zen, areagotzeko ikasleen mugikortasuna eta sustatzeko ikerkuntza.

Datozen urteetarako MUk landuko ditu titulazio bikoitzeko programak Europako beste unibertsitateekin. Hori dela eta, Mondragoeko irakasleak eta baita ikasleak ere, gehiago mugituko dira unibertsitatez unibertsitate, eta parte hartuko dute bikaintasun sareetan, MUk egokitu beharko baitu bere eskaintza Europako Kreditu Transferentzien Sistemara.

Erantzun

Sartu