Teknologia albisteak

Bai Euskarari Laguntzailea: norbanakoen konpromisoaren ordua

Erabiltzailearen aurpegia
Maider Etxaniz - Kontseilua
2003-01-07 : 10:01

Kontseiluak Bai Euskarari Laguntzailea izeneko ekimena abiarazi du berriki, herritarrei euskararen aldeko egitasmoak diruz laguntzeko aukera eskaini nahian. Orain arte, Kontseiluak enpresetara eta erakundeetara jo izan du bere ekintzak finantzatzeko, baina aurrerantzean norbanakoengana ere joko du, ekimen honek euskaltzaleen konpromiso pertsonala bilatzen baitu.

Kontseiluak Bai Euskarari Laguntzailea izeneko ekimena abiarazi du berriki, herritarrei euskararen aldeko egitasmoak diruz laguntzeko aukera eskaini nahian. Orain arte, Kontseiluak enpresetara eta erakundeetara jo izan du bere ekintzak finantzatzeko, baina aurrerantzean norbanakoengana ere joko du, ekimen honek euskaltzaleen konpromiso pertsonala bilatzen baitu.

Kontseiluak garbi izan du sorreratik euskararen normalizazioa zeregin iraunkorra dela, autonomiaz eta modu eraginkorrean garatu beharrekoa. Hastapenetik, gizartearen esku utzi nahi izan du euskararen alde egunez egun egin beharreko lana, eta gizarteak ongi erantzun du orain arte; hamaika urrats egin ditu normalizazio bidean, baina gehiago dira egiteko geratzen direnak, euskara bizirik irauteko behar duen egoeratik urruti dagoelako oraindik. Egunkarietako titularretara ailegatu gabe ere, egunero hartzen dira euskara erabat baztertzen duten erabakiak, eta horiei aurre egiteko ezinbestekoa da diru iturri propioak izatea. Gaurdaino bi diru iturri nagusi izan ditu Kontseiluak: bazkideen kuotak eta erakunde pribatuen ekarpenak. Kanpaina bereziak ere egin izan ditu, gizartearen aldetik oso erantzun ona jaso dutenak: Lanordu bat euskararen alde, Azken pezeta/libera euskararen alde... Oraingo honetan, hilero euskararen alde diru kopuru jakin bat ematea edo, bestela, ekarpen bakar bat egitea proposatzen die Kontseiluak norbanakoei. Bakoitzak bere nahi eta ahalmenaren araberako ekarpena egin dezake, ekimenaren helburua ez delako soilik dirua biltzea; gizartean sare zabal bat osatzea ere nahi du Kontseiluak.

Finantzaketa modu berri honen bitartez, Kontseiluak segida emango die orain arteko lan ildoei Bai Euskarari Ziurtagiria, Bai Euskarari Akordioa Herrietan garatzeko egitasmoa, Euskalgintzaren Plan Estrategikoa..., eta beste batzuk jorratuko ditu. Ekintza Plana, esate baterako, laster izango da abian. Horren bidez, euskararentzat egoera legal hobea eta babes sozial zabalagoa lortu nahi du Kontseiluak. Eta horretarako ezinbestekoa da guztion, erakunde nahiz norbanakoen, ahalegina.

Nola egin behar da?

Bai Euskarari Laguntzaile egiteko hiru bide daude: Kontseiluaren egoitza nagusira deitu (943 591200) eta datuak eman; atera ditugun eskuorriak bete edota gure webgunera jo eta bertan ageri den formularioa beteta bidali.

Laguntzeko prest?

Kontseiluak laguntza behar du Bai Euskarari Laguntzaileak lortzeko. Hortaz, egitasmoa bultzatzeko prest bazaude, arren, jar zaitez harremanetan Maider Etxaniz ekimenaren arduradunarekin.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago